Posted

Biodibertsitatea babes moduan, gaixotasun zoonotikoen kontra

Egun, 200 gaixotasun zoonotiko baino gehiago ezagutzen dira eta kalkulatzen da urtean 2.600 milioi pertsona ingururi eragiten dietela. Hori ez da berria, betidanik izan baitira zoonosiak. Baina giza biztanleria handitzeak eta ekosistemak suntsitzeak, horrek berekin dakarren biodibertsitate-galerarekin batera, eragiten du gaixotasun horiek gero eta arriskutsuagoak izatea. Egin dezakegu ezer ekiditeko? Erantzuna naturan daukagu.

- - - -

Aurreko argitalpen batean adierazi genuen moduan (hemen irakurri), “National Geographic” aldizkariaren arabera (2020ko azaroa), azken 40 urteetan sortu diren giza gaixotasunen %70 zoonosiak dira, hau da, animaliengandik gizakiongana jauzi egin duten eritasunak. Natura-orekak suntsitzeak, minimoak badira ere, beti ondorioak ekartzen dituenaren adibideak dira hegazti-gripea, SARSa, ebola, txerri-gripea eta, jakina, COVID-19a. Horrenbestez, gure osasuna eta naturarena estu lotuta daudela esan daiteke argi eta garbi.

Baina, natura-orekak suntsitzea zoonosiak hedatzea eragiten duena dela baieztatzean zertan oinarritzen gara?

Jatorria animaliengan duten eta bakterioek, birusek, onddoek, parasitoek edo konbentzionalak ez diren agenteek eragiten dizuten gaixotasunak dira zoonosiak, pertsonak kutsatzea ekar dezaketenak. Haietako batzuk sendagai egokiekin tratatu ahal dira, eta beste batzuetarako txertoa ere badago. Baina beste batzuek, ikusi dugun moduan, ez dute sendabiderik eta oso arriskutsuak izatera hel daitezke, beren ondorioengatik eta hilgarritasun-tasa handiarengatik.  

Egun, 200 gaixotasun zoonotiko baino gehiago ezagutzen dira eta kalkulatzen da urtean 2.600 milioi pertsona ingururi eragiten dietela.  

Hori ez da berria, betidanik izan baitira zoonosiak. Baina giza biztanleria handitzeak eta ekosistemak suntsitzeak, horrek berekin dakarren biodibertsitate-galerarekin batera, eragiten du gaixotasun horiek gero eta arriskutsuagoak izatea. 

Adibidez, etxaldeetako animaliekin era orokortuan antibiotikoak erabiltzeak ekartzen du animalia horiek kutsatzen dituzten patogenoek antibiotiko horiekiko erresistentzia garatzea, eta, gizakiongana jauzi egiten dutenean, antibiotikoekiko erresistentzia hori arazoa da eritasunaren tratamendurako. 

Eta zer egin dezakegu? Erantzuna naturan daukagu. Biodibertsitateak zenbait modutara babesten gaitu gaixotasun zoonotikoetatik eta horregatik da garrantzitsua oihan tropikaletako, mangladietako eta basoetako ekosistemak kontserbatu eta zaintzea.

Dibertsitate genetikoak espezie ostalari berberaren barnean ekartzen du banako batzuk erresistenteak izatea birusarekiko eta suebaki moduan jokatzea. Erresistentzia hori transmititu egiten zaie gero ondorengoei, patogenoaren kontrako babes bat sortuz.  

Espezieen dibertsitateak ere errazten du zoonosien kontrola; izan ere, espezie desberdin asko elkarrekin bizi badira, tarteko ostalari asko baitago ostatatzeko. Haietako batzuk ostalari onak izango dira birus edo bakterioarentzat, baina beste batzuk ez, eta horrek ekarriko du karga biralak indarra galtzea.

Eta azkenik, naturak gizakiak zoonosien aurka babesteko duen hirugarren modua da espezie desberdinen artean gauzatzen duten populazio-erregulazioa. Harrapakariek, jatean, demografia-eztandak saihesten dituzte, patogenoa izan litekeenaren ostalari optimo moduan jokatzen dutenak. Bestela esanda, beren artean lehiatzen diren edo elkarren beharra duten espezieek beren populazioak erregulatzen dituzte, eta, aldi berean, erregulatu egiten dira ekosistema aberats eta orekatuetan.

Horregatik da hain garrantzitsua biodibertsitatea galtzea ekiditea, biodibertsitatea gutxitzen bada, patogeno batzuetarako dauden suebaki naturalak desagertu egiten baitira eta babesgabe uzten baikaituzte. Horrenbestez, funtsezkoa da espezieetan aberatsak eta funtzionalak diren ekosistemak kontserbatzea, patogenoen aurkako babes onena eta handiena ematen duten ekosistemak andeatzea ekiditeko.

Argitalpen hau interesgarria iruditu bazaizu, beste hau ere halakoa irudituko zaizu beharbada:

*“Sapiens curiosa” blogean argitara emandako artikuluaren laburpenaCiencia para el día a día: Zoonosis: las enfermedades que nos acechan (sapienscuriosa.blogspot.com)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.