Zenbaitetan, turisten eta landako bizimoduen arteko bizikidetza arazotsua izaten da. Oilarrak kukurrukuka aritzen direlako edo kanpaiek gaueko isiltasuna eteten dutelako auziak errepikatzen dira. Orain, Frantziako Parlamentuak lege bat onartu du landako zentzumen-ondarea zaintzeko, eta bertan jasota dago bai usainak eta bai soinuak ere berezko dituztela herriek, herrietan paisaiak ere berezkoak diren moduan.
Arkitektura ulertzeko modu bati erreferentzia egiten dion termino bat da bioeraikuntza. Eguzkiaren energia ahalik eta gehiena aprobetxatzea, material naturalak eta tokikoak erabiltzea, isolatze termikoa eta aireztapena bermatzea dira eraikinak altxatzeko orduan aintzat hartzen diren irizpideak; beren bizi-zikloaren amaieran, inolako kalterik egin gabe berriro naturan integratzen diren eraikinak, hain zuzen.
Iñaki Urkia arkitektura horren adierazgarri argietako bat da, eta lastozko etxeetara gerturatuko gaitu.
Makila eskuan hartuta, naturarekin harreman intimoan ibilketa luzeez gozatzen duten ibiltari mordoaren lekuko dira ibai-parkeak eta naturako beste bazter batzuk. Taldeka edo bakarka, Europaren iparraldetik datorren kirol batean aritzen dira pertsona horiek, ikasteko erraza da, egokia edozein adinetarako eta onura handiak ekartzen ditu, bai fisikoak eta bai emozionalak ere.
Betidanik sumatu arren, azken bolada honetan naturarekiko harremana estutzeko premia dugu, baita hirietan ere. Marco Ranieri artista italianarraren eskutik Valentzian bizi direnek helburu hori lortzeko aukera ezinhobea dute. Pertsonen eta lekuen arteko lotura enpatiko bat sortu, berrezarri edo berritzea proposatzen du eta horretarako hiriko zirrika guztietan sortzen diren belar txarrak ezagutzera gonbidatzen du jendea. Herbarioak, ibilbide botanikoak, landare gidak eta parte hartzeko proiektuak osatzen dute hark sustatutako “Hiri Herbarioa”
NBEk denbora eskatzen du 2020ko Hirien Munduko Egunean gure komunitateen eta hirien balioaren gainean gogoeta egiteko. Izan ere, jakitun dira azken 12 hilabete hauek hirietako bizitza aldatzen ari direla, COVID-19aren ondorioz.
Gune naturaletan egiten diren paseoek oxigenatzea errazten dute, metabolismoa aktibatzen dute, zentzumenak zorrozten dituzte, giro-berotasuna arintzen dute eta ingurune zaratatsuetatik, besteak beste, hirikoetatik, ihes egitea errazten dute. Arrazoi horiek eta paisaiako beste batzuk aintzat hartuta, Mendillorriko ur-biltegietako paseo botanikoan ibiltzera animatu nahi zaituztegu.
Badakizue gatza naturak sortutako elikagai osoenetako bat dela uste dela? Eta itsasoko uretik edo lurpeko iturburuetatik atera daitekeela? Artetako gatzagetan izan gara, Nafarroan, Iberiar penintsulan beste asko bezala, beren kultura-balioarengatik lehengoratu diren gatzagen adibidea baitira. Hain zuzen, bertan, gatzaren inguruko istorio bitxiak ezagut ditzakegu.
Badakizu Ezkaba mendian orkideen 34 espezie desberdin aurkitu ditzakegula, batzuk gizaki urkatuen forma dutenak, beste batzuek erle emeak imitatzen dituztenak, beste batzuek gaueko tximeletak erakartzen dituztenak? Eta ez dira gaur Oscar Pérez Anduezarekin, Ezkabako flora zehatz-mehatz ezagutzen duen ingeniariarekin, birtualki bisitatuko dugun naturgune honen bitxitasun bakarrak.
Ezkaba mendia naturaz gozatzeko, atseden hartzeko edo kirola egiteko toki bat da, Iruñearen erdigunetik kilometro eskasera dagoena. Iruñeko nekazaritza-ingeniari tekniko Oscar Pérez Anduezarentzat, gainera, bere azterlanaren xedea da, bertako landareak aztertzen aritzen baita. Bi argitalpenetan, hobeki ezagutuko dugu egiten duen lana eta hirirako birika handi moduan altxatzen den mendi baten hegalak.
Gazte bati planteatzen badiogu minbiziaren balizko sendaketarekin lotutako gai bat edo lehortearekiko erresistenteak diren landareei buruzko bat, ikusiko dugu, oro har, bigarren gaia dela kezka handiagoa sortzen duena. Sandra Uvek kontatu digu, ilustratzaile, idazle, hezitzaile eta “Asmatzaileak aurkitzen” erakusketaren sortzaileak.