Ilea eta garbitegietako lehorgailuetan gelditzen diren beste ehun-hondakin batzuk (ilauna) beti hala tratatu izan dira, ezertarako balio ez duen hondakin moduan. Orain, ordea, Elisava Bartzelonako Diseinu eta Ingeniaritza Unibertsitateko Eskolako ikasleek, GirbauLab garbitegi-industriako berrikuntza-plataforma irekiarekin elkarlanean, baliabide bihurtu ahal izatea ahalbidetu dute, kartoiaren antzeko material bilaka daitekeena.
Material berri horrek Clint izena du eta papergintzaren industrian erabiltzen da, papertegian eta bilgarrietan, besteak beste. Gainera, beste aplikazio batzuk aztertzen ari dira, adibidez, pendriveen karkasak egitea.

Liburuak ez dira betiereko egoten ez liburu-dendetako ez eta argitaletxeetako apalategietan. Katalogotik kanpo egotera igarotzen dira eta bai halako beldurra eragiten duen garbitzeko prozedurara ere, edo bestela esanda, kentzeko edo, are gehiago, suntsitzeko gertu dauden aleak hautatzera. “Liburu libreak” erakusketak ahanzturatik salbatu ditu liburu horietako zenbait eta eskultura txiki bihurtu ditu. Hartara, haietako istorioak, pertsonaiak eta paisaiak biziberritu egin dira, ikus-entzuleengana iritsi dira eta literaturari eta, oro har, arteari berezkoa zaion magian bildu dituzte.

Vik Munizek birziklatu, berrerabili, berriro pentsatu eta berriro interpretatzen du. Herritarron imajinarioan dauden lan ikonikoak erreferentziatzat hartzen ditu eta berriro egiten ditu, oso bereziak diren materialak eta teknikak erabilita. 2021eko martxoa arte haren erakusketa ikusgai izango da Nafarroako Unibertsitatearen Museoan

2008ko krisi ekonomikoak premia gorrian bizitzera bultzatu zituen pertsona asko. Cáritas erakundeak, jantoki eta beste zerbitzu sozial batzuek erabiltzaileen kopurua emendatzen ikusi zuten, eta Elikagaien Bankuak bere bilketak biderkatu zituen, handitzen zihoan eskaerari erantzuteko. Hori hala zen arren, supermerkatuetan eta saltoki handietan elikagai asko botatzen zituzten, iraungitzeko zorian egoteagatik edo akatsen bat edukitzeagatik. Saltzeko egokiak ez ziren elikagaiak ziren; bai, ordea, kontsumitzeko. Hala jokatuta hondakin-bolumen handia sortzen zela ikusirik, eta bere zerbitzuen bidez herritarren bizi-kalitatea hobetzeko etengabeko saiakeran, Iruñerriko Mankomunitateak elkarlan estuari ekin zion Nafarroako Elikagaien Bankuarekin. Geroztik, dendetako eta saltoki handietako elikagai-soberakinak bildu egiten dira, banku horretara bideratzeko. Esperientzia aitzindaria izan zen horrek 10 urte bete ditu.

Gero eta gehiago dira ingurumenaren eta birziklapenaren gaineko kontzientzia duten pertsonak. Azken 20 urteetan, aurrerabide handia egin da sentsibilizazioaren arloan, baina oraindik edukiontzi okerrera botatzen diren produktu asko dago, zenbaitetan ezjakintasun hutsarengatik. Kristalezko edalontzia beira-edukiontzira bota behar da? Paper zikina organikoen edukiontzira? Tetrabrikak, kartoien ala ontzien edukiontzira? Horiek eta askoz ere gehiago dira etxebizitza askotan sortzen diren zalantzak.

Duela hogei urte baino gehiago ari gara ontziak, papera eta beira bereizten. Gutxiago dira hondakin organikoak eta etxeko gainerako hondakinak gaika biltzen ditugunetik. Gero eta jakitunago gara kontsumo neurrigabea ez dela ona planetarako, baina, hala ere, birziklapen-tasek hobetzeko tarte handia dute oraindik. Zer egin dezake gutako bakoitzak hobetzeko?

Plastikoa gure erosketetara itzuli da, eta, ondorioz, gure bizitzetara eta ingurunera, eta askok kezkagarritzat jotzen duten neurri batean itzuli ere. Kontsumitzaileak garen heinean, egin al dezakegu ezer?

Duela urte batzuetatik hona, ontziak egiten dituzten enpresak, eta bai beren produktuak babesteko erabiltzen dituztenak ere, behin betiko ontzi iraunkorraren bila dabiltza. Horretarako, nagusiki bi arlotan egiten dute lan: jatorri biologikoko materialen erabileran, tradiziozko fosilen aurrean; eta biodegradazioan, ontziek sortzen dituzten hondakinak kudeatzeko modu gisa.