Imagen de Simon en Pixabay

Abenduan Txinak ofizialki iragarri zuen meteorologia kontrolatzeko sistema bat zabaldu behar zuela bere lurraldearen %60an. Posible izango al da horrek eraginik ez izatea munduko gainerako herrialdeetan? Bizilagun dituen herrialdeak kezkatuta daude; izan ere, beren ustez, bere lurraldean noiz egiten duen euria kontrola dezakeenak, aldi berean, eragotz baitezake ondoko herrialdean euria egitea… Eztabaida mahai gainean dago, eta mesfidantza, zabalduta. Hori dela-eta, herrialde batzuk erregulazio baten beharra planteatzen hasi dira, mundu-mailakoa, kontrol meteorologikoarekin lotutako esparru bat finkatuta geldi dadin.

Energia garbiaren eredu bat da Eguillorko Edateko Uren Tratamendurako Estazioa. 30 urte betetzear dago; horregatik, berritze lanak egin dira eta haietan instalazio guztien berotze- eta hozte-sistema berritzailea jarri da, Artetako iturburutik datorren uraren tenperatura baliatuta dabilena. Horrez gain, instalazioko tenperatura erregulatzea energia elektrikoak abiarazitako bero-ponpa bati esker egiten da, eta energia elektriko hori, eraikinaren estalkian kokatuta dauden plaka fotovoltaikoekin sortzen da, neurri handi batean.

2017ko martxoaren 20an Zeelanda Berriko Parlamentuak lege bat onartu zuen eta haren bidez nortasun juridikoa eman zion Whanganui ibaiari. Hartara, ibaia eta bere elementu guztiak osotasun moduan konfiguratuta gelditu ziren, osotasun zatiezina eta ezin bortxatuzkoa.
Horrek jurisprudentzia ekarri zuen eta ahalbidetu zuen bai Zelanda Berrian bertan, bai atzerritarreko beste leku askotan ere legea aldatzea, parke nazionalak, ibaiak, mendiak eta aintzira babestuta izan daitezen.
Edonola ere, maori herriak ohartarazi nahi du hori ez dela irtenbidea. Benetan beharrezkoa dena pentsamoldea eta jarrera aldatzea dela. Ingurumenak exijitzen diguna ez direla legeak, ardura baizik.

COVID-19aren pandemia gure bizitzetara iritsi eta dena hankaz gora jarri zuenetik, hondakin-urak detekzio goiztiarrerako tresna garrantzitsu bihurtzen ari dira diagnostikoaren arloan, izan ere, 15 edo 20 egun aurreratzen baitzaio pazienteen klinikoari eta egon litezkeen berragertzeak detektatu baititzake. Nafarroan, foru-gobernuak, NILSA-CSICen eskutik, lankidetza-hitzarmena izenpetu du Iruñerriko Mankomunitatearekin eta beste erakunde batzuekin, birusaren detekzio goiztiarrerako prozedura garatzeko lanak koordinatzeko.   Hitzarmen horren ondorioz, Arazuriko HUA, Tutera, Lizarra, Tafalla, Artaxoa eta Reina Sofía ospitaleko…

Hornidura bermatua eta merkea, klorazio sendotuak, eta berehala eskuratzen den eta etxebizitza guztien eskura dagoen baliabidea izatea. COVID-19 gaitzak eragindako alarma-egoerak berekin ekarri duen konfinamenduan etxebizitzetan iturriko uraren alde egiteko arrazoi nahikoak izan beharko lukete. Iturriko uraren alde egiteko zazpi arrazoi kontatuko dizkizuegu.

Magiak liluratu egiten du, ilusioa piztu, harritu… baina, era berean, balioak irakasteko eta espiritu kritikoa sustatzeko oso erabilgarria da. Hala ulertzen du Hodei magoaren taldeak, eta, hartara, duela urte batetik ikastetxez ikastetxe dabil “Uraren sekretuak” erakusten dituen ikuskizun bat aurkezten.