Hiri-mugikortasuna sakon aldatzen ari da Europan. Klima-krisiaren eta hirietako airearen kalitatea hobetzeko beharraren aurrean, emisio gutxiko eremuak (EGE) tresna giltzarri bihurtu dira garraioa eraldatzeko eta herritarren osasuna babesteko.
Gaur egun, Europako 320 hirik baino gehiagok dituzte EGEak martxan edo prestatzen ari dira.
Zer dira emisio gutxiko eremuak?
Emisio gutxiko eremuak hirien barnean mugatutako guneak dira, non murriztu egiten den gehien kutsatzen duten ibilgailuen zirkulazioa. Murrizketa horiek ingurumen-etiketetan oinarritu ahal dira, emisio-mailetan edo baita erregai-motan ere. Helburu nagusiak hauek dira:
- Kutsadura atmosferikoa eta akustikoa gutxitzea, poluzioa txikiagotuta eta airearen kalitatea hobetuta.
- Berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea, klima-aldaketaren kontrako borrokan laguntze aldera.
- Mugikortasun iraunkorra sustatzea, garraio publikoa, bizikleta eta ibilgailu elektrikoak lagunduta, eta herritarrak oinez ibiltzera bultzatzea.
Europan, hainbat hiri dira eredu honen alde egin dutenak jada. Guztira, Europako 320 hiri baino gehiago; Europar Batasunak 2030erako deskarbonizazio-helburuak indartzen dituen heinean handitzen joango den kopurua.
- Alemania aitzindaria izan zen 2008an, zenbait hiritan, adibidez, Berlinen eta Munichen, aurreneko Umweltzone izenekoak martxan jarrita. Egun, 70 eremu baino gehiago ditu aktibo.
- Italia ere nabarmendu behar da, bere “Zone a Traffico Limitato” (ZTL) izenekoengatik. Hiri ugaritan dituzte halakoak, bereziki hirigune historikoetan.
- Frantziak urteak daramatza “Zones à Faibles Émissions” (ZFE) izenekoak ezartzen. Paris liderra da errekuntzako ibilgailuak progresiboki debekatzeko planetan.
- Erresuma Batuak Londresko “Ultra Low Emission Zone” (ULEZ) ospetsua dauka. Duela gutxi zabaldu egin dute, metropoli-eremuaren zati handiena barne hartzeko.
Espainian, Klima Aldaketarako eta Trantsizio Energetikorako Legeak 50.000 biztanletik gorako udalerriak emisio gutxiko eremuak ezartzera behartzen ditu. Hain zuzen ere, neurri horiek hartuta dituzten hiri nagusiak hauek dira:
- Madril: aitzindaria da Madrid Central eta egun Madrid ZBE egitasmoekin. Azken horrek hirigune osoa hartzen du barne, eta progresiboki mugatzen ditu ingurumen-etiketarik ez duten ibilgailuak.
- Bartzelona: Rondas Barcelona emisio gutxiko eremuak 95 kilometro koadro baino gehiago hartzen ditu, eta gehien kutsatzen duten automobil, furgoneta eta motorrei aplikatzen zaie.
- Beste hiri batzuk: Valentzia, Sevilla, Zaragoza, Valladolid, Málaga, Donostia eta Iruñea aurrera egiten ari dira beren proiektuetan. Batzuk aktibo daude jada eta beste batzuk hedatzeko fasean.
Emisio gutxiko eremuak eraginkorrak izateko, murrizketa horien osagarri moduan, hiriak garraio publikoko irtenbide hobetuak ezartzen ari dira. Haien artean, anezka-autobusak aipatu behar dira:
- Lotura zuzena: hiri-periferiako disuasio-aparkalekuak hirigunearekin lotzen dituzte, hartara, autoak ez joateko mugatuta dauden eremuetara.
- Flota ekologikoak: eremu mugatuetara joaten diren anezka-autobusak, jeneralean, elektrikoak edo hibridoak dira, eta, hortaz, emisioak eta zarata gutxitzen dira.
- Maiztasun handia eta azkartasuna: ibilbide zuzenak eduki ohi dituzte eta bai lehentasuna ere semaforoetan, eta, horrenbestez, ibilgailu pribatuarekiko aukera lehiakorra eskaintzen dute.
Edonola ere, ekimen honek izan ditzakeen onurak gorabehera, protesta asko eta asko izan dira, batez ere ukitutako sektoreen aldetik, adibidez, garraiolarien, saltoki txikien eta abarren aldetik.
Gainera, koordinaziorik ez handia detektatu da administrazioen artean, irizpideei eta seinaleei dagokienez, eta herritarrek aldaketarekiko agertzen duten erresistentzia handitzen du horrek.
Hala ere, emisio gutxiko eremuak gelditzeko etorri dira. Hala, espero da hurrengo urteetan eredua udalerri txikiagoetara zabaltzea eta inbertsio handiagoa egitea anezka-autobusetan eta tranbia elektrikoetan, emisiorik gabeko garraio publikoa bultzatze aldera.
Ekintza hauekin, Europa hiri-eredu baterantz doa, non aire garbia arnastea eta modu iraunkorrean lekualdatzea araua izango den eta ez salbuespena.
Hiri barneko mugikortasunari buruz gehiago jakin nahi baduzu:
Errepideen etorkizuna iraunkortasunari lotuta dago
Munduko hiri onenak haietan mugitu eta ibiltzeko
Mugikortasun iraunkorraren alde lan egiten
Oinez edo bizikletaz ibiltzea: sozialki eta pertsonalki eralda gaitzaketen jarduerak
Iturriak:
Emisio gutxiko eremuak (EGE) sortzeko ildoak
Emisio gutxiko eremuak: oinarrizko gida – Clean Cities
Emisio gutxiko eremuak: joerak Europan – ECODES
Ibilgailuen emisioei buruzko Europako araudia 2025
Utzi erantzuna