Proiektu hau Iruñeko Donibane auzoko kaleetan jaio zen, ia kasualitatez. Sorbeltz eta enara azpizuri hegazti hauen hegaldi eta kantuak Rajen Aierra, ingurumen zientzietako unibersitate graduaren ikaslea eta hegaztien ikertzailea, miresten ari zela hiritar zientzia proiektu batean parte ari zen lagun batekin topo egin zuenean.
Txori hauei buruz gehiago jakiteko, beste toki batzuetan egindako hezkuntza esperientziak ikertzen hasi ziren biak, hezkuntza komunitateentzat aberasgarri eta hezigarri izan zitekeen proiektu bat sortzea interesgarritzat hartu baitzuten.
Eta horretan zebiltzan, Mancoeducaren “Biodibersitate proiektua zentroetan” ekimena ezagutu zutenean. Iruñerriko Mankomunitatearen Ingurumen heziketako programa zen Mancoeduca, eta horren proiektuaren xedea hiri biodibersitatearen bitartez hezkuntza komunitatea naturarekin berkonektatzea zen.
Elkarlanean hasi ziren guztiak, eta handik oso gutxira Hegoalde Ikastolako Xabier Lizeaga irakaslearekin hitz egin zuten. Guztiak batera gogo haundiz ekin zioten lanari.
Helburu nagusia Hegoalde Ikastolako hezkuntza komunitatea hiri biodibersiatearen garrantziaz jakitun egitea zen, eta, horretarako, ikastetxearen ingurua bizitoki duten enara azpizuri eta sorbeltzak ezagutzea, haien garrantziaz jabetzea, eta, azkenik, hegazti hauen kabiak babesteko auzo mailako komunikazio kanpaña bat diseñatzea eta gauzatzea.

Gaur egun ikastetxean biodibersitatea sustatu nahi duen zentro bat da Hegoalde, eta hori lortzeko gogor lan egiten duena.
Hainbat ikastetxetan beste ekimen batzuen berri izan nahi badituzu, irakurri port hauek:
Sarri for Future: institutuan etorkizun iraunkor bat ereiten
Elkarlana tresna moduan, proiektu eraldatzaile batean
Utzi erantzuna