Nacho Dean naturalista, esploratzaile profesionala eta dibulgatzailea da, munduari itzulia eman diona oinez eta bost kontinenteak igerian batu dituena, ingurumena defendatzearen helburu bakarrarekin.
Duela gutxi beste egitasmo bat amaitu du: Espainiako kostalde osoa inguratu zuen belan nabigatzen, itsasoko kutsadurari eta zaborrei buruzko lehen mapa egiteko xedearekin, eta arreta berezia jarrita plastikoetan eta mikroplastikoetan.

Azkenaldian egiaztatu ahal izan dugu hedabideetan gero eta maizago eta modu transbertsalago batean jorratzen dituztela ingurumen-izaerako informazioak. Hori guztia moda bat al da ala komunikazioa ulertzeko modu berri bat?

Rita Míguez de la Iglesia ANMUPESCA Arrantzako Emakumeen Elkarte Nazionalaren lehendakaria da. Horrez gain, galiziarra da, eta, horrenbestez, lekuko zuzena izan da itsaskien hilkortasun handian, klima-aldaketaren ondorioz gertatu denean eta Eguberrietako kanpainak porrot egitea ekarri duenean. Halaber, zuzenean ikusi du plastikozko pinporten isuria, egun Atlantikoko eta Kantauri itsasoko kostaldea suntsitzen ari dena.
Harekin hitz egin dugu, bere iritzien berri izateko.

Luis Merino ingurumen-kazetari eta Energías Renovables aldizkariaren zuzendariaren hitzetan, “zerbait gaizki egiten ari gara, inork ez baditu nahi haize-parkeak edo beste energia berriztagarri batzuk gertu. Argi dago soil-soilik energia berriztagarrietan oinarrituta dagoen energia-eredu batera igaro behar dugula, energia konbentzionalak arazo larriak eragiten ari baitira. Horrek ez du esan nahi, ordea, energia berriztagarriak edozein eratara instalatu ahal direla”.

Eztabaida mahai gainean dago.

Eva Cranek fisikari nuklear gisa zuen etorkizun oparoko ibilbidea alde batera uztea erabaki zuen, bere ikerketen arreta erleetan jarri eta gero, dibulgazio-lanetan aritzeko. 1942. urtea zen, Ingalaterra Bigarren Mundu Gerran sartuta zegoen eta berari erlauntz bat oparitu zioten ezteietako opari moduan.

Urumea ibaian kanoan egiten diren paseoak eskaintzen dituen enpresa bateko gerentea da Unai Elizasu. Ingurumenarekiko konpromisoa hartuta, paseo horietan ibaia garbitzera gonbidatzen ditu bezeroak, beste garbiketa-jarduera batzuk antolatzen ditu eta hiriaren fisonomiari itxura eman dion –presente dago bere identitatean– eta ahanzturan galtzen diren garaietatik jende eta inguruabar asko ezagutu dituen ibai baten istorioak kontatzen ditu.

Gazte-talde batek trashumantziaren sekretuak ezagutu zituen, artalde bat Ezkaba mendira oinez eramaten zuten bitartean. Artalde hori sasiz garbitzen ariko da hilabete batean, eta, hartara, suteen arriskua murriztuko du. Atarrabian, Nafarroan, “ardi suhiltzaile” esaten zaie ardi horiei.

Txalaparta zurezko perkusio-instrumentu moduan jaio zen. Baina bilakaera izan du. Egun, bere oholak metalezkoak eta harrizkoak ere izaten dira, eta bere soinuak musika-notak erreproduzitzen ditu. Edonola ere, bere filosofiak bere horretan jarraitzen du. Kolpe lehor batzuen erritmoan, naturarekin elkartzen diren bi pertsona, Ama Lurraren taupaden antzekoak diren kolpeen erritmoan.

Urriaren 24an “Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunaren” oroitzapena egiten da. Edonola ere, urteurren hori urteko 365 egunetan gogorarazi behako litzateke, planetan giza espeziearen bizia arriskuan egotea ez badugu nahi, erantzun arinak eta azkarrak eskatzen dituen larrialdi bat baitakar berekin klima-aldaketak.