Posted

Nola ereiten dira hodeiak?

Abenduan Txinak ofizialki iragarri zuen meteorologia kontrolatzeko sistema bat zabaldu behar zuela bere lurraldearen %60an. Posible izango al da horrek eraginik ez izatea munduko gainerako herrialdeetan? Bizilagun dituen herrialdeak kezkatuta daude; izan ere, beren ustez, bere lurraldean noiz egiten duen euria kontrola dezakeenak, aldi berean, eragotz baitezake ondoko herrialdean euria egitea… Eztabaida mahai gainean dago, eta mesfidantza, zabalduta. Hori dela-eta, herrialde batzuk erregulazio baten beharra planteatzen hasi dira, mundu-mailakoa, kontrol meteorologikoarekin lotutako esparru bat finkatuta geldi dadin.
Imagen de Simon en Pixabay

- - - -

Nola ereiten dira hodeiak?

Galdera horrek publizitate-iragarki batetik aterea edo olerki baten bertsotik aterea dirudi, ezta? Txinako ingeniaritzako edozein profesionali, ordea, ez litzaioke batere bitxia irudituko eta beti egongo litzateke erantzungo ligukeena zilar-ioduroa injektatzen dela hodeietan eta, hezetasun-maila egokia izatea lortzen denean, kondentsazioa handitzen dela eta prezipitazioak lortzen direla. Hartara, jardunbide horri esker, euria noiz eta non egin kontrolatzea lortzen da.

Txinak sistema horren gaineko ezagutza handia du. Zerbaitegatik daramatza urteak euria saihesten egun garrantzitsuetan eta toki jakinetan eginarazten. Orain, ordea, aurrerago joan da: abenduan iragarri zuen, eta ofizialki egin zuen, gainera, 2025ean klima eta prezipitazioak kontrolatzeko sistema hori 5,5 milioi kilometro koadrotara baino gehiagotara zabalduko duela, hau da, bere lurraldearen %60ra.  

Iragarpen horrek ez du inor axolagabe utzi (posible izango da modu horretan manipulatzea meteorologia munduko gainerako herrialdeetan eragina izan gabe?), eta are gutxiago bizilagun dituen herrialdeak, gerra meteorologiko baten aukeraz hitz egiten hasiak baitira. Izan ere, batek kontrolatu ahal izateak noiz egiten duen ura bere lurraldean ekar baitezake, aldi berean, berak ekidin ahal izatea ondokoan euria egitea…

Areago, sistema hori erabili zuten jada Vietnamgo gerran, errepideak urez betetzeko eta, hartara, Viet Cong baldintzatzeko. Orain, Vietnam bera, Nepal, Birmania eta India –Txinak muga-arazoak ditu Himalaian azken horrekin– kezkatuta daude Asiako erraldoiaren proiektuarengatik, eragin zuzena izan baitezake montzoietan.

Beste erakunde eta talde ekologista batzuk ere kezkatuta daude, aurrekaririk gabeko jardunbide honen aurrean, inork ez baitaki zein ondorio izango dituen. Mekong ibaiaren kudeaketak –ibaiaren bizitzan eta ibilbidean eragin zuzenak (eta ez beti onak edo positiboak) dituzten urtegiak eta energia-plantak– ez du laguntzen ez konfiantza ez eta lasaitasuna helarazten.

Proiektuaren defentsan, sistemaren aitzindariek ziurtatzen dute asmoa dela hondamendiak ekiditea, besteak beste, lehorteak eta kazkabarra, oso garrantzitsuak baitira nekazaritza-ekoizpenean. Ekoizpen hori oso hedatuta dago herrialdean, oso teknologikoa izateaz gain, oso nekazaria ere bai baita. Sistema honen bidez basoen edo bazkalekuen suteak borrokatu ahal izango lirateke, eta bai haiek eragiten dituzten tenperatura beroak ere, leheneratze ekologikoa ahalbidetzeaz gain.

Baina eztabaida mahai gainean dago, eta mesfidantza, zabalduta. Hori dela-eta, herrialde batzuk erregulazio baten beharra planteatzen hasi dira, mundu-mailakoa, kontrol meteorologikoarekin lotutako esparru bat finkatuta geldi dadin.

2021.eko Uraren Nazioarteko Eguna zela eta post serie bat sortu genuen “Ura zer da zuretzat?” lelopean (#water2me). Hauek izan ziren post honekin batera kaleratutako beste post batzuk (klikatu haien gainean):

  1. 1.- Kutsadura akustikoa ozeanoetan
  2. 2.–Gure ibaietako oroitzapenak
  3. 3.- Banku-txartelak, ozeanoetako hondakinetatik abiatuta
  4. 4.- Itsasoaren eta lehorraren artean
  5. 5.- Amatxo, egarriak nago
  6. 6.- Edaten dugun ura energia iturria bihurtuta
  7. 7.- Nortasun juridikoa ibairako
  8. 8.- Ura funtsezkoa denean norberaren lanerako

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.