Posted

Nortasun juridikoa ibairako

2017ko martxoaren 20an Zeelanda Berriko Parlamentuak lege bat onartu zuen eta haren bidez nortasun juridikoa eman zion Whanganui ibaiari. Hartara, ibaia eta bere elementu guztiak osotasun moduan konfiguratuta gelditu ziren, osotasun zatiezina eta ezin bortxatuzkoa. Horrek jurisprudentzia ekarri zuen eta ahalbidetu zuen bai Zelanda Berrian bertan, bai atzerritarreko beste leku askotan ere legea aldatzea, parke nazionalak, ibaiak, mendiak eta aintzira babestuta izan daitezen. Edonola ere, maori herriak ohartarazi nahi du hori ez dela irtenbidea. Benetan beharrezkoa dena pentsamoldea eta jarrera aldatzea dela. Ingurumenak exijitzen diguna ez direla legeak, ardura baizik.

- - - - - - -

Aotearoako kondaira baten arabera (Zeelanda Berria, maori herriarentzat), Aita Zeruak malko bat isuri zuen Ruapehuren gainean, Iparraldeko Uharteko mendi garaienaren gainean, eta hala sortu zen Whanganui ibaia.   

290 kilometrotan, ibai hori Tongariro parke nazionalaren zati batean ibiltzen da, eta duela urte asko eta asko bertako errekastoan bizi ziren maori tribuen despentsa izan da. Eta bai botikina eta komunikaziorako eta garraiorako bidea ere. Tribuek ezin hobeto ezagutzen zituzten ibaiko ur-laster guztiak; elikatzeko erabiltzen zuten fauna guztia, aingirak barne, haien oinarrizko elikagaia; eta, jakina, beren segurtasuna zaintzen zuten espiritu zaindari guztiak, taniwha esaten zietenak. Izan ere, beti hartu izan zuten ibaia, awa, ibai sakratutzat, eta harekin identifikatzen ziren. Pertsona moduan ikusten zuten, arbaso moduan. Beren identitatearen, familiaren eta kulturaren parte zen.

Baina XIX. mendean europar kolonoak iritsi ziren eta dena aldatu zen. Ibaiaren burua desbideratu zen egitasmo hidroelektriko bat gauzatzeko; ur-lasterrak desagertu ziren, itsasontzi turistiko handiak ibili ahal izateko ibai-etorbide handiak gauzatzeko; hondoaren zati bat erauzi zen, errepideak eta burdinbideak eraikitzeko erabiltzeko; bokalea estolda bihurtu zen; eta ibaiaren jabetza Estatuarena izatera igaro zen, meatzaritza garatzeko bidea edukitzeko.

Maori herriarentzat irain handia izan zen hura. Natura beren bizitzaren zatitzat hartzen zuen bizi-filosofia oso bat nola gutxiesten eta alde batera uzten zuten ikusi behar izan zuen. Maori  tribuen ustez, naturako izaki bizidun eta bizigabe guztiek jatorri berbera dute, zerua eta lurra, eta bakar bat ere ez dago beste baten gainetik. Salbuespenik gabe denek merezi dute zaintza, errespetua eta babesa.

Hori dela-eta, mende batean baino gehiagoan maori herriak sendo eutsi dio edozein pertsonak dituen eskubide eta betebehar guztiak merezi dituen izaki bizidun gisa ibaia aitortzeko aldarrikapenari. 2017ko martxoaren 20an gobernuak arrazoia eman zion arte. Egun horretan, hain zuzen, Parlamentuak lege bat onartu zuen eta haren bidez nortasun juridikoa eman zion Whanganui ibaiari. Hartara, ibaia eta bere elementu guztiak osotasun moduan konfiguratuta gelditu ziren, osotasun zatiezina eta ezin bortxatuzkoa.

Horrek jurisprudentzia ekarri zuen eta ahalbidetu zuen Te Urewera parke nazionalak ere tratamendu hori bera merezi izatea eta hori berbera egitea aztertzea Taranaki mendiarekin. Gainera, Zeelanda Berritik kanpo legeria aldatzeko beste saiakera batzuk egon dira, Ganges eta Yamuna ibaiak babesteko Indian eta Erie aintzira Ohion, Ameriketako Estatu Batuetan, besteak beste.

Edonola ere, maori herriak ohartarazi nahi du hori ez dela irtenbidea. Zalantzarik gabe, natura babesten duen legeria onartzea pauso garrantzitsua dela, baina benetan beharrezkoa dena pentsamoldea eta jarrera aldatzea dela. Ingurumenak exijitzen diguna ez direla legeak, ardura baizik.

Eta baliteke kasu egiteko unea iritsi izana.

2021.eko Uraren Nazioarteko Eguna zela eta post serie bat sortu genuen “Ura zer da zuretzat?” lelopean (#water2me). Hauek izan ziren post honekin batera kaleratutako beste post batzuk (klikatu haien gainean):

  1. 1.- Kutsadura akustikoa ozeanoetan
  2. 2.- Gure ibaietako oroitzapenak
  3. 3.- Banku-txartelak, ozeanoetako hondakinetatik abiatuta
  4. 4.- Itsasoaren eta lehorraren artean
  5. 5.- Amatxo, egarriak nago
  6. 6.- Nola ereiten dira hodeiak?
  7. 7.- Edaten dugun ura energia iturria bihurtuta
  8. 8.- Ura funtsezkoa denean norberaren lanerako

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.