Bere produktuak biltzeko ohiko plastikozko poltsen ordez bananondo-hostoak erabiltzea erabaki duen Thailandiako supermerkatuaren irudia batera gertatu da plastikozko hainbat objektu, besteak beste, lastotxoak eta txotx kotoidunak, 2021etik aurrera debekatzeko Europako Parlamentuaren erabakiarekin. Debeku hori plastikozko poltsen debeku ezagunari gehitu behar zaio, gainera. Erabilera bakarreko plastikoen kontrako borroka egitate soziala eta politikoa da, egunetik egunera indarra hartzen ari dena eta paradoxikoki supermerkatuan erabilera bakarreko plastikoen geruza eta geruzetan bilduta dauden produktuak…