Betidanik sumatu arren, azken bolada honetan naturarekiko harremana estutzeko premia dugu, baita hirietan ere. Marco Ranieri artista italianarraren eskutik Valentzian bizi direnek helburu hori lortzeko aukera ezinhobea dute. Pertsonen eta lekuen arteko lotura enpatiko bat sortu, berrezarri edo berritzea proposatzen du eta horretarako hiriko zirrika guztietan sortzen diren belar txarrak ezagutzera gonbidatzen du jendea. Herbarioak, ibilbide botanikoak, landare gidak eta parte hartzeko proiektuak osatzen dute hark sustatutako «Hiri Herbarioa»