Elikagaiak eralgitzea mundu osoko berotegi-efektuko gasen %10en arduraduna da eta munduan urtean ekoizten diren elikagaien herena galdu edo hondatzea ekartzen duena. Gure gizarteko kide guztiok ardura dugu, erantzukizunaren zati bat, erosten, prestatzen, kontsumitzen eta askotan botatzen ditugun jan-edanen erabilera egokia edo desegokia egitean. Horregatik, garrantzitsua eta beharrezkoa da gertatzen denaren gaineko kontzientzia hartzea.