Julio Díaz eta Cristina Linares ikerketa zientifikoaren eta dibulgazioaren arloko profesionalak dira. Beren iritziz, dibulgazioa, edozein mailatan, eta “itzultzeko” ahalegin gehigarria eskatzen badu ere, ezinbestekoa da kontzientzia harrarazteko eta sentsibilizatzeko. Eta horretarako, eskura dituzten tresna guztiak baliatzen dituzte. Baita 7.000 jarraitzaile baino gehiago dituen Twitterreko kontu bat ere.
“Gizarte batek ibaiarekin ezartzen duen harremanak agerian jartzen du gizarte horretako harreman-eredua, bai naturarekin, bai eta gizartea eratzen duten kideen artean ere”. Gogoeta horixe izan zen “Askatasuna. Ibai bazterreko tximeleta” proiektuaren abiaburua, Nafarroako Burlata herriko Askatasuna BHIk duela sei urte hasi zuena. Hartara, proiektu horrek, ingurumen-kontzientzia harrarazteko helburua betetzeaz gain, eskola-arloko lan bat interes orokorreko produktu nola bihur daitekeen erakusten du argi eta garbi.
Apirilaren 7an Osasunaren Munduko Eguna ospatzen da; aurten honeko lelopean: «Gure Planeta. Gure osasuna». Planetaren osasuna eta gizakiarena oso harreman estua duela ez da lehengo aldia esaten duguna. Izan ere, 2021eko urtarrileko post batean adierazi genuenez, «Covid-aren krisiaren ondorioek gabezia asko utzi dituzte agerian ingurumen-erronken kudeaketan, eta erakutsi du gure osasuna eta naturarena estuki lotuta daudela» (irakurri hemen). Gaur gaian adituak diren bi pertsonengana jo dugu: Julio Díaz eta Cristina…
Mitologia esperientzien azalpen bat da, inguruan dugun eta ulertzen ez dugun errealitatearena. Zergatik egiten du euria? Zergatik argitzen da eguna? Gertatzen dena ez dago gure mende, baina bai dela gure bizitzen zatia, eragiten digu. Hori dela-eta, natura-ingurunearekiko lotura, bere kontserbazioarekikoa, ez da inoiz eteten unibertso mitologikoan; egiatan, dena bat garelako. Ingurumenaren kontzeptua ezin da aurkeztu gizakiarekin zerikusirik ez duen zerbait moduan. Mundu modernoan lotura hori galtzen ari da? Elkarrizketa Fernando Echarriri.
Sistema akuaponikoa da Farmer Fish, miniaturazkoa, edonoren eskueran dagoena, eta bertan arrainak baserritarrak dira eta landareek ura garbitzen dute. Bere xedea da erraztea ikasi ahal izatea nola erlazionatzen diren biologikoki eta modu iraunkorrean izaki bizidun desberdinak. Izan ere, batzuetan ahaztu egiten zaigu naturan izaki guztiek orekan bizi behar dutela.
Eraikinak eta lokalak garbitzeko eragiketetako laguntzailearen Oinarrizko Lanbide Graduko gazteak, Iruñeko Hezitzaile Eskolakoak, jakitun dira beren etorkizun profesionala oso lotuta egongo dela urari. Beharbada horregatik izango da oso konprometituta daudela uraren erabilera onarekin. Orain, konpromiso hori ikastetxeko ikasle guztiengana zabaldu nahi izan dute, kartel eta aurkezpen batzuen bidez, eta oso zuzenak diren mezuak aukeratu dituzte, esate baterako, “Bota hemen zure hondakinak; komun-zuloa ez da paperontzia” eta “Gaur botatzen duzun ura bihar beharko duzuna da”.
1989an Gus Marionetas taldea sortu zenetik, Susana Pellicerrek eta Fernando Arreguik beren txotxongilo-antzerkia sentsibilizaziorako eta mezuak helarazteko tresna bihurtu dute. Gehien lantzen duten gaietako bat ingurumena zaintzea da, Fernandok adierazten duen moduan, “egoerak agerian uzten baitigu ez goazela bide onetik”. Agertokitik eta birziklapenaren gainean egiten dituen tailerretatik, Gus Marionetas mezu hau zabaltzen saiatzen da: “antzerkia bizirik dagoen zerbait da, artisten sorkuntzekin eta ikusleen begiradarekin arnasten duena. Eta ingurumenarekin antzeko zerbait gertatzen da”.
Jakina denez, martxotik dugun pandemia-egoerak sektore askotako lan egiteko modua urratu eta aldarazi duela. Eta hezkuntza, zalantzarik gabe, sektore horietako ba da, eta ez bakarrik ikastetxeei dagokienez, baizik eta baita eduki akademikoetatik kanpo garatzen ziren jarduerei ere. Ingurumenaren arloko heziketa-programak atal horretan sartuko lirateke. Bat-batean, aurrez aurre egin behar zena birtual modura egokitu behar izan zen. Bat-batean, eta abisatu gabe, etorkizuna gure bizitzara etorri zitzaigun.