Institutuaren sarrerako sabaian zintzilik dagoen sare erraldoia, ikasturtean zehar bildutako aluminiozko paper guztiarekin egina eta azkenean Iruñeko Ingurumen Museora eraman zena. Auzoko hondakinen bilketa, LIBERA – MENDI jardueraren bidez, Estatuko Libera proiektuan oinarrituta. “Truke-azoka”, “erosi-erabili-bota” ereduan oinarritutako nerabeen kontsumo-ohiturei buruz ikasleei kontzientzia harrarazteko jarduera. Eta, jakina, ‘Hondakinetatik energiara’ proiektua, konpostaje-prozesutik abiatuta, tresna elektroniko txikiak hornitzeko pila termoelektriko bat sortzean datzana, 2022ko maiatzean, Estatuko Efigy Teknologia Lehiaketaren laugarren edizioan, ‘Proiektu berritzaileena’…

Bi urtean behin gizarte- eta ingurumen-kontzientziazioari buruzko egungo lehiaketa garrantzitsuenetako bat antolatzen duen ekimena da “Segunda Llamada”. Lehen edizioan, 2009koan, 200 diseinutik gora izan ziren. Azkenekoan, berriz, 2.000 kartel baino gehiago izan dira, 50 herrialdetatik bidalitakoak. Gus Morainslierekin hitz egin dugu, eta 2018ko kartel onenak jarri ditugu ikusgai.