Hirikumeek eta ingurumenak oreka aurkitu behar dute adiskidetasunean bizitzeko. We Love Cities (hiriak maite ditugu) lehiaketa bat da, eta bere helburua da herritarren parte-hartzearen bidez iraunkorragoak izango diren hiriak sortzeko beharrari buruz kontzientzia harraraztea. Kontzientzia harrarazte hori ez dago biztanleei bideratuta bakarrik, baizik eta bai arlo politikoari ere, hari neurriak hartzeko eta ekintzei heltzeko exijitzen baitzaio.

Pozuelo de Alarcónen, Madrilen, heziketarako bokazioa duen leku bat dago, non, landareak sendatzeaz gain (eta ospitaleratu egiten dira, behar izanez gero), herritarrei erakusten zaien nola zaindu, berriro gaixotzea ekiditeko. Gainera, zainketa intentsiboen unitate bat du, kasu zailenek zainketa espezializatuak jasotzeko, eta bai landareetarako zaindegi bat ere, oporretara joaten direnean herritarrek landareak esku onetan uzteko aukera izateko.

San Juan-Donibane ikastetxe bateratuko Ehunezko eta Larruzko Artikuluen Konponketako Oinarrizko Graduko ikasleek bi erronkari erantzun nahi izan zieten: “Zer egin ikastetxeetan jasotzen den arropa galduarekin?” eta “Nola nabarmentzen dugu bigarren eskuko arroparen garrantzia gazteen artean eta nola bultzatzen ditugu gazteak kontsumo arduratsuagoa egitera?”
Hala jaio ziren hiru proiektu desberdin: FRUSTRATION FASHION, @outifitrapero eta FOREST ON MARS.

Ayuntamiento Arakil

Nekazaritza modernoak mehatxupean jarri zuenean Arakilgo nekazaritza tradizionala, Udala, Sakanako Garapen Agentzia eta Arrea elkartea martxan jarri ziren herritar zaharrenei entzuteko eta haien ezagutza eta egiten jakitea berreskuratzeko. Egun, zenbait toki-barietate berreskuratu dira eta biodibertsitatea gordetzeko eta biderkatzeko sare bat sortu da, ibarreko eta inguruetako biztanleak partaide egin nahi dituena, haziak eta fruta-arbolak landatzeko, biderkatzeko eta trukatzeko.

Imagen de Free-Photos en Pixabay

Suedia eta bertako “Minutu bateko hiria”; Los Angelesko “Gerrillako lorezaintza”; Parisko “15 minutuko hiria”; Bartzelonako eta Gasteizko super-etxadiak… Hiri-espazioak berriz konkistatu edo berreskuratzeko ahaleginei erantzuten diete ekimen horiek guztiek, espazio horiek zirkulazioari kenduta eta herritarrei eskainita.

XIV. mendeaz geroztik, zuhaitzak moztu behar izan gabe, zura sortzeko aukera ematen duen zuhaitz-inauste bat egiten dute Japonian. Daisugi izena du teknika horrek, eta, nahiz eta egun jada ez den erabiltzen zura sortzeko, ezinbestekoa izaten jarraitzen du lorategi apaingarrietan, non bere edertasun estetikoarengatik erabiltzen duten.

pixabay

“Madrilen bizikletaz ibiltzea trebetasun eta arreta handia eskatzen duen arriskuko jarduera da”. Pedalibre elkartearen hitzak dira horiek. Elkarte hori 1982an sortu zuten, 300 bazkide inguru ditu eta hirian bizikletaren erabilera normalizatzearen alde lan egiten du, zalantza praktikoak, teknikoak eta legezkoak argitzen, ikastaroen bidez. Era berean, bi gurpileko ibilgailua konpontzen eta prest jartzen aritzen da La Guindalera auzoan duen tailerrean, eta, oro har, hirian zikloturismoa sustatzen aritzen da.

Eraiste-lan baten hondakinak espazio berri bihurtuta; banku bihurtutako obra-hondakinak; uniforme gisa erabilitako bigarren eskuko alkandorak; inauste-lanetako egurra berokuntza-sistema elikatzeko… Hori guztia, ideia onak ez ezik, enpresa eta proiektu baten filosofia ere bada: Mo de Movimiento.

Landareen zurtoinetan ibiltzen diren kableak, landareen oinarri naturalean txertatuta dauden elementu artifizialak, ingurumen-baldintzen etengabeko monitorizazioa… Hori guztia ez da zientzia-fikzioa jada, baizik eta inguruan dugun errealitatea. Ciborg esaten zaien lorategiez ari gara.