Pandemiak esparru askotan eragin handia izan du. Horietako bat mugikortasuna izan da. Garraio publikoaren erabilera murriztu egin da. Baita ibilgailu pribatuena ere, gero eta bidaia gutxiago egiten ditugulako, ezarritako neurriak direla eta. Baina oinez ibiltzeko ohitura areagotu egin da, baita bizikletaz ibiltzekoa ere. Post honetan aholku batzuk aurkituko dituzue mugikortasun jasangarria eskaintzen digun garraio hori ahalik eta hoberen zaintzeko.

1989an Gus Marionetas taldea sortu zenetik, Susana Pellicerrek eta Fernando Arreguik beren txotxongilo-antzerkia sentsibilizaziorako eta mezuak helarazteko tresna bihurtu dute. Gehien lantzen duten gaietako bat ingurumena zaintzea da, Fernandok adierazten duen moduan, “egoerak agerian uzten baitigu ez goazela bide onetik”. Agertokitik eta birziklapenaren gainean egiten dituen tailerretatik, Gus Marionetas mezu hau zabaltzen saiatzen da: “antzerkia bizirik dagoen zerbait da, artisten sorkuntzekin eta ikusleen begiradarekin arnasten duena. Eta ingurumenarekin antzeko zerbait gertatzen da”.

NBEk denbora eskatzen du 2020ko Hirien Munduko Egunean gure komunitateen eta hirien balioaren gainean gogoeta egiteko. Izan ere, jakitun dira azken 12 hilabete hauek hirietako bizitza aldatzen ari direla, COVID-19aren ondorioz.

Mundua aldatzen ari da, eta bai bertan mugitzeko dugun modua ere. COVID-19ak eragindako pandemia ezustean sartu zenetik gure bizitzetan, “Slow Tv” esaten zaionean hiri berriak ezagutzeko era aurkitu dute pertsona askok, eta bai mugikortasuneko esperientzia berriak edukitzekoa ere. Horretan datza bere arrakastaren sekretua.

Jakina denez, martxotik dugun pandemia-egoerak sektore askotako lan egiteko modua urratu eta aldarazi duela. Eta hezkuntza, zalantzarik gabe, sektore horietako ba da, eta ez bakarrik ikastetxeei dagokienez, baizik eta baita eduki akademikoetatik kanpo garatzen ziren jarduerei ere. Ingurumenaren arloko heziketa-programak atal horretan sartuko lirateke. Bat-batean, aurrez aurre egin behar zena birtual modura egokitu behar izan zen. Bat-batean, eta abisatu gabe, etorkizuna gure bizitzara etorri zitzaigun.

Xandi Kreuzeder eta Joao Parrinha artista eta surflariak aldian-aldian etortzen dira Iruñera, beren artelanak erakustera. Bisitetako azkena Askatu ekimenaren kariaz egin dute. Hain zuzen, naturguneak garbitzeko ekintzak defendatzen ditu ekimen horrek, eta Iruñerriko Mankomunitatea ari da garatzen, Ecoembesekin batera. Oraingo honetan, Xandik eta Joaok dozena batetik gora eskultura berri eta handi ekarri dituzte, animalienak eta itsasoan aurkitu dituzten hondakinekin egindakoak. Uztailaren 5a bitartean, Iruñerriko toki desberdinetan kokatuko den erakusketa batean…

Egun batean semeak edo alabak eskatzen badizu ogitartekoa aluminiozko paperik gabe biltzeko, hondakin organikoak gordetzeko ikastetxean konposta egitera eramateko edo etxean sortzen diren hondakinak zehatz jaso eta idazteko, litekeena da ikastetxean ikastetxe iraunkorra izateko lan egiten aritzea.