Posted

“Escombrarte”, obra-hondakina arte bihurturik

Hiri-hondakinen esparruan, herritarrek gero eta barneratuago daukate baztertzen edo botatzen den oro baliabide bihur daitekeela. Paperarekin paper birziklatua egiten da, ontziekin, plastiko berriak, gai organikoekin, konposta eta energia, eta abar. Baina, zer gertatzen da obra-hondakinekin eta eraikuntzako materialekin? “Escombrarte” eskulturako nazioarteko lehiaketa bat da, birziklapenaren artean oinarritutakoa, ekonomia zirkularraren oinarrietako batean. Lehiaketa harrigarria egiten zaigu biziberritzen diren obra eta material batzuei esker; hain zuzen, obra-hondakin huts bihurtu ondoren biziberritzen diren materialak.

- - - - - - - - -

“Escombrarte” eskulturako nazioarteko lehiaketa bat da, eraikuntzatik heldu diren material birziklatuekin egiten diren eskulturena eta Áridos y Transportes Alberto Gil enpresak antolatzen duena, “AR Los Huertos” eraikuntza- eta eraiste-lanetako hondakinak birziklatzeko bere zentroaren bidez. Egun hauetan, hamabigarren edizioa abiarazi dute, eta bertan parte hartu ahal da 2023ko abuztuaren 31 bitartean.

Helburua da sormena eta ingurumena zaintzea bultzatzea, birziklapenaren artearen bitartez. Bi ildo tematiko paralelo ditu, artelan guztiak bateratzen dituztenak: alde batetik, arte iraunkorrarena, eraikuntzako obretatik, eraiste-lanetakoetatik, eraberritze-lanetakoetatik heldu diren material birziklatuak erabiltzen dituena; eta, bestetik, gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren arazo handiekin konprometituta dagoen artearen tradizio historiko handia. Horrenbestez, erakusketaren sormen-indar handiari helarazten dituen mezuen indarra gehitu behar zaio.

Uztailaren 1az geroztik, Iruñerriko Mankomunitateak Atarrabiako Pilategira joaten den ororen esku jarri du lehiaketaren aurreko edizio guztietako artelanen hautaketa bat. Artelan horiek, eraikuntzako hondakinak erabilita, produktu berritzaileak eratzen dituzte, bizi berria hartu dutenak eta ekonomia zirkularra sustatu dutenak. Egun, birziklapenaren artea esaten dioguna da, hainbat artistak gauzatu zutena lehenago, besteak beste, Picassok eta Braquek.

Reyes Lobo proiektuaren antolatzailea eta sortzailea da. Áridos y Transportes Alberto Gil enpresako kidea da. Enpresa hori familia-enpresa bat da, Segoviakoa, eta garai batean agregakinak egiten eta garraiatzen aritzen zen, eraikuntzako material moduan. “Enpresa ongi zihoan, baina eraikuntzaren arloko krisiarekin berehala ohartu ginen egokitu egin behar ginela eta birziklapenak, ingurumena zaintzeak eta material berriak sortzeak gure giltzarria izan behar zuela –ekarri du gogora Reyesek–. Hortaz, maletak egin eta Logroñora bidaiatu genuen, makineriari eta birziklapenari buruzko biltzar batera. Eta hura gakoa izan zen gure proiekturako”.

2010ean, enpresa horrek eraikuntzako materialen birziklapen-planta bat jarri zuen abian. “Proiektuan sinesten genuen. Aukera asko ikusten genizkion, eta espero genuen gainerako enpresek eta publikoak ere, oro har, argi ikusiko zizkiotela. Ahalegin guztia egin genuen publizitatea egitean hedabideetan, udalak bisitatzean… Baina gure ahaleginek ez zuten eman espero genuen emaitza”.

Reyesek ondorioztatu zuen helarazi nahi zuten mezua ez zela barruraino sartzen ari, baina ez zen koldartu. Bere plantari begira jartzen zen bakoitzean, irudimenak hegan egiten zuen eta iristen zen materialak zenbat istorio konta zitzakeen pentsatzen zuen, zenbat esperientzia eta bizipen. Eta orduan, lehiaketa baterako deia egiteko ideia bururatu zitzaion.

“Pentsatu nuen istorio haiek artearen bidez kontatu behar zirela. Eta badirudi 30 artista nire ondorio berberera iritsi zirela, haiek guztiek aurreneko urteko deialdian parte hartu baitzuten”.

Urte hartan, hain zuzen, Reyesek kartelez bete zuen hiria eta zarata egin zuzen sare sozialetan. Gero, edizio gehiago iritsi ziren eta parte-hartzaile gehiago, hainbat herrialdetatik etorriak, besteak beste, Frantziatik, Portugaldik eta Italiak, eta, beraz, lehiaketa nazioartekoa izatera igaro zen.

“Proiektua gorpuzten joan zen. Artelanak toki desberdinetan erakusten hasi ginen, pertsona gehiagok eduki zezaten ikusteko aukera. Konturatu ginen, hiri-hondakinen birziklapena nahiko orokortua den gauza bat den moduan, dela hondakin horiek hurbilagokoak zaizkigulako, dela garbiagoak direlako, gero eraikuntzaren katean sartuko zen eta birrintzera bidaliko zen material bat biziberritzen ikusteak harritu egiten gaituela beti. Erakusketa Quintanar jauregian kokatu genuenean, hain zuzen, horri egin genion aipamena: hondakindegi batean hasi zenak jauregi batean amaitu zuen, eta hori ekonomia zirkularra denaren definizio ona da. Hemen beti zaintzen dugun ekonomia zirkularra, zehazki”.

DE LA BASURA A LA PEANA

Gero eta parte-hartzaile gehiago, erakusketak hainbat eta hainbat tokitan, oihartzuna hedabideetan… eta hala lehiaketaren hamargarren urteurrena iritsi arte. “Orduan, aldaketa bat egin nahi izan genuen proiektuan eta bere espirituan, eta nazioarteko ospea duten Segoviako bi artistarekin jarri ginen harremanetan, Luis Moro eta Gonzalo Borondorekin, epaimahaikide izateko. Berehala eman ziguten baiezkoa, ikusi baitzuten hau bihotzeko proiektu bat dela, jarraikitasunekoa eta pertsonena. Bueno, izan ere, artearen, ingurumenaren eta hezkuntzaren arloko gainerako profesionalek ikusi dutena izan da, modu altruistan, “Escombrarte” lehiaketako epaimahaikide izan direnek, artelanen hautaketari balio erantsia emanez, beren ezagutzekin eta ongi egitearekin”.

Hortaz, hamargarren urteurrena inflexio-puntua izan zen “Escombrarte” erreferentziazko bihurtzeko, bai artistentzat, bai birziklapenarekin kontzientzia hartutako eta hartu gabeko publikoarentzat ere; inoiz hazteari utzi ez dion proiektua. Eskultura-tailerrak obra-hondakinekin, Segoviako Diputazioak eskainiak udaletan; haurrentzako tailerrak Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Segoviako liburutegi publikoan; proiektu pilotuak institutuetan, non erakusketa baten muntaketa lantzen den obrak aztertzeraino eta bisita gidatua heziketa-komunitateko kideentzat; pieza artistiko klasikoak arte modernoarekin kontrastean bizi diren erakusketa baten muntaketa; erakusketak Arkitektoen Elkargoan, CENEAMen, Segoviako Diputazioan, Zaragozako Erakusketa Jauregian, Madrilgoan, Santiago de Compostelakoan; “Apadrina una escultura” ekimena, “Escombrarte” lehiaketako artelanetako bat etxean, lantokian… urte batean edukitzeko aukera ematen duena; eta “maitasun handia eragiten digun ekimen bat”, “La Cultura es la Cura”, Eguberrietan Segoviako Ospitale Nagusian egin genuena.

“Birziklapenaren printzipioak modu naturalean barneratzen ari den komunitate bat sortzen ari garela jakitun gara. Arte-mota hau balioetsi edo aintzat hartzeko lan egiten jarraitzea besterik ez zaigu gelditzen”, amaitu du Reyesek.

Hondakinak nola erabili, arte bihurtzeko gaiari buruz gehiago jakin nahi baduzu, irakur ditzakezu post hauek:

Upcycling, kreatibitateren bitartez egindako superbirziklapena

Ontziak, historiaren isla

Upelen upa-oholak argidunak

Vik Muniz, arte-lan ezagunak haren ikuspuntutik berreginak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.