Nzambi Matee Nairobin jaio zen, Kenyan. Plastikoak bere hirian zuen inpaktuak eragiten zion jakin-minak materialen ingeniari izatera eraman zuen, plastikoa eraikuntza-material iraunkor bihurtzeko ideiarekin.
Horretarako, plastikoak biltzeko enpresa bat sortu zuen, eta haren xedea zen hondakin horiek sailkatu eta birziklapenaren arloko beste korporazio batzuei saltzea. Baina laster konturatu zen birziklapen-enpresa horiek hartu ahal zituzten hondakinak baino gehiago pilatzen zituela bere enpresak, eta, beraz, hausnartzea eta hasierako proiektua birformulatzea erabaki zuen.
Eta hala jaio zen Gjenge Makers, plastikoa baliabidetzat hartzen duen enpresa, hartara, galtzada-harriak, estoldak eta eraikuntzarako beste material batzuk egiteko. Hain zuzen, ekimen horrek, zabortegietara eta ingurumenera heltzen den plastiko-kantitatea gutxitzeaz gain, hormigoi tradizionalaren alternatiba merkeagoa eta erresistenteagoa eskaintzen du.
Formula asmotsua da. Enpresak hondakin plastikoak metatzen ditu, eta, azken belaunaldiko teknologiak erabiliz, prozesatu egiten ditu, plastiko birziklatua hondarrarekin amalgamatuz. Emaitza nahaste bat da, gero moldatu egiten dena, antzeko ezaugarriak partekatzen dituzten hainbat produktu sortzeko:
-
-
-
- Arinak eta erresistenteak dira.
- Kolore desberdinak dituzte.
- Hormigoi arrunta baino bi bider erresistenteagoak dira.
-
-
Galtzada-harriek, estoldek eta eraikuntzako gainerako produktuek, Nairobiko eta Kenyako kaleak ez ezik, Afrika kontinente osokoak ere apaintzen dituzte, Nzambik, bere enpresaren bitartez, eraikuntza-produktu alternatibo iraunkor eta estetikoki atseginak erabiltzeko irtenbide berritzaileak eskaintzea lortu baitu.
Hartara, eta ia nahi izan gabe, Afrikan birziklapenaren eta upcycling-aren kultura sustatzeko konpromisoa hartu du, ingurumenaren babesa eta iraunkortasuna lagunduta.
Eta, aldi berean, enplegu-aukerak sortzen ditu gazte eta emakumeentzat.
Horrenbestez, ez da harritzekoa Nzambiri aitortza egin izana bere lan berritzailearengatik, NBIP Nazio Batuen Ingurumen Programaren Lurreko Irabazleak saria emanda.
Plastikoarekin zer egin daitekeen ikusi nahi baduzu, irakur ditzakezu post hauek:
Amsterdam Noord, plastikoa birziklatzen duen auzoa
Aulki eta banku bihurtzen diren bolalumak
Banku-txartelak, ozeanoetako hondakinetatik abiatuta
Itsasotik iristen diren sakelako telefonoetarako zorroak
Utzi erantzuna