“Casa Macondo” argitalpenaren arabera, gizateriak 460 milioi tona plastiko inguru ekoizten ditu urtero, planetako gizaki guztiok pisatzen duguna baino 70 milioi tona gehiago.
Datu horiek eragindako kezkak eta Kolonbian dagoen etxebizitza-krisia konpontzen laguntzeko nahiak bultzatuta, Isabel Cristina Gámez ingeniari elektronikoak eta Óscar Andrés Méndez arkitektoak Conceptos Plásticos enpresa sortzea erabaki zuten. Hain zuzen, plastikoa eraikuntzarako material bihurtzen aritzen da.
Hartara, 2010az geroztik, poltsak, ontziak, potoak eta botilak adreilu bihurtzen dituzte, eta Lego eraikuntza-joko piezen antzeko formatua dute.
Sistemak plastiko-kantitate handiak birziklatzeko bidea ematen du, eta, aldi berean, etxebizitzen kostuak merkatu eta haiek eraikitzea bizkortzen du.
Erabiltzen duen teknologiarekin lortzen diren egiturak, ongi isolatuta egoteaz gain, lurrikarekiko eta suteekiko erresistenteak dira. Sortzaileen arabera, material horrekin eraikitzen diren eraikinek “200 urtetik gora” iraun beharko lukete.
Conceptos Plásticos enpresa hasieratik enpresa pribatuekin eta GKE batekin elkartu zen, Kolonbian etxeak eta eskolak eraikitzeko (50 bat, orain arte).
2017an, gainera, Aboubacar Kampo medikua –Unicefek Boli Kostan zuen ordezkaria zen garai hartan– harremanetan jarri zen Cristinarekin eta Óscarrekin, Afrikako herrialde horren kasuaren berri emateko.
Izan ere, Boli Kostan garai horretan eskolak gutxi ziren eta, gainera, jada bazeudenak hobetu egin behar ziren.
Conceptos Plásticos enpresaren teknologia praktikan jartzeak irtenbidea eman ziezaiekeen arazo horiei, eta, horrez gain, beste batzuk txikiagotu ahal zituen, hala nola malaria hedatzea, hondakin plastikoen erruarengatik estolderia-sistemak buxatzearen ondorioz.
Méndezek eta Gámezek bisita egin zutenean herrialdera, berretsi zuten hura guztia egia zela. Gainera, bizkarrean haurrak zeramatzatela, emakume-kopuru handia ikusi zuten zabortegietatik plastikoa biltzen, soldata ziztrin baten truke.
Gero, Unicefekin hiru milioi dolarreko akordio bat izenpetzeari esker, Conceptos Plásticosek lantegi berri bat eraiki zuen Abidjanen, herrialdeko hiri jendetsuenean, eta emakumeak kontratatu zituen, beharrezkoa zen plastikoaz hornitzeko, soldata duin baten truke.
rain arte, 4.000 tona plastiko baino gehiago 550 gela bihurtu dira, eta gizarteko sektore bat ahaldundu da, emakumeena, zeina lan-baldintza kaskarretan bizi baitzen.
sperientziak, era berean, Etiopian antzeko eskola-proiektu bat gauzatzeko oinarriak jartzeko eta Hego Sudanen iheslarien esparruetan komunak nola eraiki ikertzeko balio izan du.
Lan hori guztia eta ibilbidea aintzat hartuta, National Geographic aldizkariak Cristina Gámez eta Óscar Andrés Méndez munduko 33 lider berritzaileenen artean sartu zituen.
Gai honi buruzko beste post batzuk:
Afrikan galtzada-harri bihurtzen den plastikoa
Aulki eta banku bihurtzen diren bolalumak
*Iturriak:
https://casamacondo.co/edicion-80/contaminacion-plastico-mundo/?srsltid=AfmBOorE7mGQuELamtOCUVstMqOlIdysQ2z1eG7WB1037-1c2jxHqLQa
https://www.nationalgeographic.com/culture/article/oscar-andres-mendez-and-isabel-cristina-gamez-nat-geo-33-2025
Utzi erantzuna