2022ko udaberrian, Iruñerriko Mankomunitateak intsektuentzako hotel bat jarri zuen Areatzeko meandroan, garai batean obra-hondakindegia izandakoan, inguru hori naturalizatzea eta eremu hori polinizatzea laguntzeko.
Horrez gain, instalazio hori ingurumen-behaketarako, -azterlanerako eta -heziketarako erabiltzea nahi izan zuen.
Eta emaitzak oso onak eta pozgarriak izan dira. Areatzea egun loretsu dago eta asko dira erle bakartien jokaeraren berri izateko bertara joan diren helduen eta ikasleen taldeak.
Esperientzia hori erreferentzia moduan hartuta, 2025eko martxoan, Mankomunitateak intsektuentzako bi hotel berri kokatu ditu, bata Artetako iturburuan eta bestea Mendillorriko ur-biltegietako esparruan, biodibertsitatea aberasteko eta bertako fauna behatzea sustatzeko xedearekin.
Ekimen honen helburu nagusia da bi toki horietan interes naturalistikoko guneak sortzea, erle bakartiak, amona mantangorriak edo krisopak behatu eta identifikatzea erraztuta, hartara, intsektu horiek bi kokaleku horietako oreka ekologikoan eta polinizazioan duten eginkizun garrantzitsua nabarmentzeko.
Halaber, proiektuaren helburua da Iruñerriak helmuga turistiko moduan duen indarra sustatzea, ingurumen-iraunkortasunaren ikuspegitik.
Ekimenak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean kokatutako dirulaguntza bat eduki du, Europar Batasunaren Next Generation EB funtsek finantzatuta, Iruñerri Landatarreko Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Planaren barnean.
Komunikazio-kanpaina
2022an, Iruñerriko Mankomunitatea hotel-enpresa moduan aurkeztu zen, Areatzea Resort instalazioaren onurak hainbat mezurekin iragarriz, esate baterako, «Polinizatzeaz nekatuta?», «Etxe berri bat zure larbatxoentzat», «Arretaz erreparatu harrapakaritza-arauei” eta abarrekin, eta oraingo honetan ildo horri jarraitu dio, intsektuentzako babeslekuak eta intsektu horiek beren ingurunean egiten duten lana ezagutarazteko.
Hala, webgune bat sortu du, “Bitxos Luxury Resort” marka eta logotipo berrian arreta jarrita. Bere bezero polinizatzaileen ugalketa- eta atseden-instalazioen sarea barne hartzen du: Arteta Glamping, Mendillorri Hotel Boutique eta Areatzea Resort ezaguna eta lehenago aipatua.
Ezagutzen al dituzu intsektuentzat ditugun hotelak?
Bitxos Luxury Resorten erle bakartientzako, amona mantangorrientzako, tximeletentzako eta krisopentzako logelak ditugu.
Etor zaitez Arteta Glampingera eta gozatu apoen kontzertuaz putzuan.
Ezagut ezazu Mendillorri Hotel Boutique eta bere buffet librea.
Zatoz Areatzea Resortera eta gozatu scopa-dantzez.
Era berean, arreta bezeroengan jarrita, komikietako bineta batzuk sortu ditu. Ostalari berrien iritsiera eta lehenago logelak erabiltzen zituzten ostalariek egiten dieten ongietorria birsortzen dute.
Intsektuentzako babeslekuak okupatzaile berrientzako are erakargarriagoak izan daitezen, Mankomunitateak sustapen-bideo batzuk egin ditu. Sareetan partekatu ditu eta ikastetxeei baliabide moduan eskaini dizkie.
Intsektu maiteak! Prest al zaudete aurrekaririk gabeko ostatu-esperientzia baterako?
Ongi etorri mundu naturaleko hotel-katerik esklusiboenera! Hiru patu paregabe, bizitza bizitzeko
hiru modu merezi duzuen bezala!”
Izan ere, heziketa-komunitatea babesleku hauek jartzearen hartzaile nagusietako bat bihurtu da. Eskola-jarduerak sortu dira instalazio hauen berri emateko, eta, hartara, CO2 hustuleku bat zer den azaltzeko, eta bai tailerrak ere, biodibertsitate hiritarra ezagutu eta baloratzeko.
Erleei buruz gehiago jakin nahi baduzu:
Jaume Clotet, erleak maite zituen erlezaina
Utzi erantzuna