Erleak betidanik egon dira Viladecans hiriko paisaiaren barnean. 66.000 biztanle dituen udalerri hau bigarrena da, nekazaritzako hedadurari dagokionez, Llobregat Beherea eskualdean, eta, hortaz, erleen presentzia ez da harrigarria. Baina hiri-ingurunetik erleak aldentzea lortzeko borrokatzen den beste toki batzuetan gertatzen ez den bezala (erleak lehenagotik zeudela ahaztuta), 2022an Viladecans hiria erleen lagun bihurtu zen ofizialki eta udalbatzaren saio batean aho batez bozkatu eta gero. “Polinizatzaile honen defentsa politikatik harago doala ulertzen dugu, eta hori dela-eta alderdi guztiak ados egon ginen –azaldu dute udal-arduradunek–. Oso argi dugu pertsonen eta naturaren arteko harremanak haien ongizate mental eta fisikoa laguntzen duela”.
Horrenbestez, premisa argi horrekin, habitatak kontserbatzean eta erleek, baita hiri-inguruneetan ere, duten eginkizuna dibulgatzean lan egiten hasi ziren.
Erleen bi erlauntz kontrolatu kokatu ziren, bata basoko ingurune batean eta bestea deltako ordoki batean. Eta gero, Kataluniako lehen hiri-erlauntza legeztatu zen. Horixe izan zen are handiagoa zen proiektu baten hazia: «Bee Happy Viladecans». “Egun, hiru erlauntz ditugu hirian, erleei esker hiriaren ingurumen-kalitatea aztertu, zaindu eta hobetzeko”, azaldu dute Ingurumeneko eta Iraunkortasuneko Arlotik.
Hala da, erleak aliatu bihurtu zituzten eta bai kutsadurak hirian eragiten duen inpaktua aztertzeko adierazle onenak ere. Polenaren, argizariaren eta eztiaren bidez, elementu kutsatzaileen presentzia detektatzen dute, adibidez, metalena edo pestizidena, eta horixe da udalerri honetan kutsadura modu integratuan neurtzeko erabiltzen den metodoa. Tradizionalki kutsadura toki eta une jakin batean neurtu izan duten langileetatik urrun dagoen metodoa. Polenaren kalitatea ingurunearen zer alderdik zehazten edo determinatzen duten jakiteko Udalak Bartzelonako Unibertsitate Autonomoarekin batera egiten du lan.
2016an, Bee Happy proiektu hau Smart City Expo World Congress kongresuan aurkeztu zuten. Dena den, ez zen lehenbiziko aldia Viladecans hiri adimendunei buruzko nazioarteko erreferentziako kongresu honetan zegoena, seigarren urtea baitzuen jarraian. Baina edizio hori nabarmena izan zen, aurkeztu zuten hori proiektu berritzaileenetako bat izan baitzen.
2018an, bestalde, Bee Happy proiektua finalista izan zen Berrikuntzako eta Zerbitzu Publikoetako Kongresu Nazionaleko sarietan (CNIS). Sari horiek, hain zuzen, berritzearen eta behar eta teknologia berrietara egokitzearen bidez erakundeen eraldaketan aurrera egiteko administrazio publikoek hartua duten konpromisoa aitortzen dute. Viladecansen hautagaitzak smart cities-en proiektuen kategorian eman zuen izena, erleak erabiltzeagatik kutsadurak hirian duen inpaktua aztertzeko, eta beste bi hauekin partekatu zuen protagonismoa: Gijongo Udalarekin, udal-kudeaketan informazioaren teknologien erabilera intentsiboarengatik, eta Sant Feliu de Llobregateko Udalarekin, lurzoruaren 3D modelaketarengatik, mantentze-lanak eta zerbitzu-sareen kontsumoak hobetzeko.
Proiektuaren arrakasta guztiak eta garrantzia gorabehera, edo hain zuzen haiek akuilatuta, Udalak aurrerapauso bat eman behar izan zuen dibulgazio-lanei ekin egiteko. “Argi genuen herritarrei erleen aldeko interesa helarazi behar geniela eta, horrez gain, hitzaldiak alde batera utzi nahi genituela eta jardueren alde egin”.
Hala, erabiltzen ez zen taberna zahar bat leheneratu zuten eta Erleen Etxea bihurtu. Museoa hartzeko toki bat egokitu zuten bertan, heziketa-helburu batekin. Eta, gainera, astebururo jarduerak antolatu zituzten, hala nola esperimentazio-tailerrak eta bisitak Mas Ratés erlauntzera, erlezain aditu batek lagunduta. “Bisitari guztiek erlezaintzako jantziak janzten dituzte, eta hori, berez, ahanzten ez den esperientzia bat da”.
Instalazioa osatzeko, hiri-biodibertsitateko ingurune bat antolatu zuten, eta hartan amona mantangorriek, tximeletek eta abarrek bizirik irauteko egiturak kokatu zituzten.
“Baina lortu nahi genuena zen herritarrek proiektua berena zela sentitzea, inplikatzea”, ekarri dute gogora Udaleko kideek. Eta hori dela-eta, ‘M2 1 natura’ ekimena abiarazi zuten. Hartara, nahi zuenak kaleko zuhaitz baten txorkoa babestu zezakeen, eta landareak jasoko zituen, toki loratu bihurtzeko eta mantentzeko.
“Zuhaitzetako txorkoak hiriko berdeguneak eta biodibertsitatea hobetzen lagundu ahal duten guneak dira, eta, aldi berean, ibilgailuen isuriengatiko kutsaduraren kontra borrokatzen laguntzen dute”.
Babestutako txorkoak zurezko hesi bat izateagatik bereiz zitezkeen, gizalegearen kontrako ekintzek edo txakurren txizak kalte egitea ekiditeko. Udalak lurra prestatzen zuen eta intsektu polinizatzaileak erakartzen zituzten landareen kit bat ematen zuen. Parte hartzeko, konpromiso-orri bat bete besterik ez zen egin behar, behar zen guztietan ureztatu, kimatu eta garbitzeko lanak egitea onartzeko.
Azkenik, proposamena balkoietara zabaldu zen: jabeak haziak landatu behar zituen, etorkizunean erleen elikagaiak izateko.
Eta ipuin batetik atera dela dirudien hori guztia Viladecansen eta bertako erleen errealitatea eta aktualitatea da.
Erleak gustuko badituzu, agian interesgarritzat hartuko dituzu hauetako postak:
Despopulatzea ekiditen duten erleak
Erleak, polinizazioaren arduradun txiki horiek
Erleek arrainak izan nahi dute
Areatzeko resorteko “Do not disturb” kartela
Utzi erantzuna