
Klima-aldaketaren ondorio handienetako bat da muturreko zenbait fenomeno gertatzeko probabilitatean edo aukeran areagotze bat egotz dakiokeela. Hori ez da aurreikuspena edo etorkizunerako proiekzioa, baizik eta jada gertatzen ari da eta munduko toki askotan ikusten ari gara. Klima-aldaketa errealitatea da, eta, hartz zuriari ez ezik, gizakiari ere eragiten ari zaio, espezie moduan.
Peio Oria Iriarte AEMET Estatuko Meteorologia Agentziak Nafarroan duen lurralde-ordezkaria da, eta berak azalduko dizkigu azken hilabeteetan bizitzen ari garen muturreko fenomenoak.