Hitz hori aukeratu izana anekdota edo pasadizoa izango zen, finalista izan ziren gaztelaniazko hamabi hitzetatik hiru ingurumen-arlokoak izan ez balira. Gizartearen kontzientziazio handiagoak eta klima-aldaketaren eraginak aldaketak eragiten ari dira komunikatzeko eran
Edukiontzi horira botatzen ditugun gauzetako askok zenbaki bat duen sinbolo bat daukate. Ikusi zer esan nahi duen, zer gertatzen den hondakinekin eta zer bihurtzen diren haietako asko.
Esaten dutenez, ingurumena XXI. mendeko gai handi eta garrantzitsua da, eta, horrenbestez, ez da harritzekoa idazleek, kazetariek, zientzialariek eta dibulgatzaileek beren inspirazio-musa egitea, kontakizunak, saiakerak edo “autolaguntzarako” liburuak idazteko. Lehen bildumatxo bat egin dugu, eta 2019rako literatura-proposamenak zabaltzen jarraitzea espero dugu, zuen laguntzarekin.
Milioi bat landare inguru dituen baso-hiri bat 30.000 lagunentzat, lorategi bertikalak, hiri-baratzeak… Gero eta toki publiko eta pribatu gehiago hartzen doazen zuhaitzez eta naturaz hitz egiten diguten adibide deigarriak dira.
Txikleen hondakinak baliatuta egindako kirol-oinetakoak, eskulturak, berariazko zakarrontziak… Asko dira txikleen hondakinek eragiten duten arazoari buruzko kontzientzia harrarazten saiatzen diren ekimenak.
Material birziklatuak edo berrerabiliak erabilita oparien bilgarriak sortzeko ideiak, lortzen errazak, kostu ekonomiko txikia edo nulua dutenak, eta artisau-ukituaz gain, ukitu pertsonal desberdina ematen dutenak.
Imajinatzen al duzu tximeleta-espezie batek, orkidea-mota batek edo aurkitu berri den armiarma batek zure izena, maite duzun norbaitena edo zure enpresarena izatea? Helburu zientifikoak dituen Alemaniako ekimen pribatu batek prozedura hori errazten du.
Duela hilabete batzuetatik hona, garraio-ibilgailu gidaridunetan, bederatzi leku arterainokoetan, atzeko matrikula zurien ordez matrikula urdinak dituzte. Aldaketa horrek, edonola ere, alderdi estetikotik harago, beste ondorio batzuk ditu.
Sortzen ditugun gai organikoen erdiak baino gehiago gainerakoen edukiontzira botatzen ditugu. Eta HORI EZ DA HAIEN TOKIA. Gai organikoak baliatzeko eta ingurumena babesteko, edukiontzi marroira bota behar ditugu. HORI BADA HAIEN TOKIA. Hona hemen horren guztiaren zergatia.
Elikatzeko dugun moduak, gure opariak aukeratzekoak edo gure etxebizitza apaintzekoak aukera batzuk dakartza berekin eta horrek bere eragina du inguruan dugun naturan. Eguberriek naturan duten eragina minimizatzeko, aholku hauek har ditzakegu aintzat.












