Gizakiok ur bila ibili gara betidanik eta eskuratzeko irtenbide asko aurkitzen saiatu gara. Baina, bidean, antzinako ezaguerak alde batera utzi ditugu eta ez dugu ikusi ezaguera horiek ekologiari dagozkion neurri batzuk kontuan hartzen zituztela. Azken bolada honetan, berriz, ingeniaritza ekologikoa asko garatzen ari da, naturan bertan gure arazoak konpontzeko irtenbide anitz dagoela ikusi dugulako.

Photo by Tyler Nix on Unsplash

Zenbateraino dira iraunkorrak zure bizi eta kontsumo ohiturak? Inkesta batek datu hori jakiteko aukera ematen dizu, eta, ez baduzu betetzen iraunkorra izateko erronka, hobeki egiteko aholkuak ematen dizkizu.

Bookcrossing-a liburuak toki publikoetan uzteko ekimena da, hartara, beste irakurle batzuek aurkitu eta har ditzaten. Gero, irakurle horiek, irakurri ondotik, berriro ere toki publiko batean uzten dituzte. Iruñerrian, Mankomunitateak bere estiloa eman dio, bideo honetan erakusten dizueguna.