Posted

Galdutako aukerak

Kafe-hondarrak, esnearen tetrabrika, dilisten kontserba-potea, erratzez garbitutakoan bildutakoak, arropa-garbigarriaren ontzi hutsa… Ikaragarrizkoa da egunero sortzen dugun hondakin-kantitatea. Kartoizko kaxa bat edukiontzi grisera botatzen dugunean, zabortegian lurperatuko duten hondakin bihurtzen da. Alabaina, teknologiak aurrera egin du, eta gure kartoizko kaxak bereizi eta baliabide berri bihurtzeko aukera ematen duten tokietan bizitzeko zortea dugu, hartara, gurpila etorkizun iraunkorrago baterantz birarazten jarraitzeko. Kartoizko kaxa bat toki egokian botatzea… Garrantzi handiko ondorioak dituen keinu txiki bat, ezta?

- - - - - - - - - - - -

Badakigunez, gainerakoen frakziorako edo errefuserako edukiontzia, estalki grisa daukana, birzikla eta berrerabil ezin daitezkeen hondakinetarako erabili behar da. Errefuserako edukiontzian hauek botako ditugu, besteak beste: pixoihalak, paper-zapi hezeak, konpresak eta tanpoiak; bizar-xaflak, hortzetako eskuilak, maskarak eta xiringak; bolalumak; erratzez garbitutakoan bildutako zaborra; zigarro-puntak; eta plater, kopa edo edalontzi hautsiak. Izan ere, hondakinak edukiontzi horira, urdinera, berdera edo estalki marroia duenera joan badaitezke, ez dira gainerakoen frakziorako edukiontzira bota behar. Horrenbestez, azken edukiontzi horretara botatzen dugun poltsak beti izan beharko du besteak baino askoz ere txikiagoa.

Eskuetan kartoizko kaxa hutsa daukagunean, erabaki bakarra har dezakegu: edukiontzi urdinera botatzea. Estalki grisa duen edukiontzira botatzea ez da aukera, gainerakoen frakziorako edukiontzira material birziklagarriak botatzeak ingurumen-ondorio txarrak baititu, zabortegian lurperatuta bukatzen duten hondakinak emendatzen baitira, berotegi-efektuko gasak isurtzea ekartzen baitute eta material baliotsuak galtzea eragiten baitute. Ekonomiaren alorrean, tratamendu- eta ezabatze-kostu handiagoak sortzen ditu, material birziklagarriak saltzean lortzen diren diru-sarrerak gutxitzen dira, eta, horrez gain, hondakinak bildu eta kudeatzeko zerbitzuaren eraginkortasuna murrizten du eta garestitu egiten du. Beste herritar batzuek gaizki botatako hondakin ugariri gehituta, zenbat ondorio dituen zure kartoizko kaxak, ezta?

Eraldatzeko ahalmena
Ba al dakizu bereizten dugun guztia birziklatu egiten dela eta beste bizitza bat duela? Freskagarri-potoak aulki bihur daitezke, eta, hala, materia birziklatua erabili gabe altzari hori egiteko erabiliko litzatekeen energiaren zati bat aurreztu daiteke. Beirazko botila birziklatuek lurzorua higatzea eta naturatik hondarra erauztea ekiditen dute. Hondakin organikoekin biogasa sortzen dugu, eta gure billabesak mugitzeko beharko genukeen gasolioa aurrezten dugu. Arropa zaharrarekin adreiluak, zoladurak edo isolatzaile termikoak egiteko gauza gara, eta abar.

Alabaina, edukiontzi grisera birziklagarriak diren hondakin asko botatzen ditugu, esate baterako:
– Esnearen tetrabrikak; nahiz eta kartoiz, plastikoz eta aluminioz eginda egon, edukiontzi horira bota behar direnak.
– Aluminio-papera, gurinaren aluminiozko bilgarria edo igurzteko gaztaren estalkia; nahiz eta zentzu hertsian ontziak ez izan, edukiontzi horira bota behar direnak.
– Plastikozko fruta-kaxak, edukiontzi horira bota behar direnak.
– Arropa eta jantzi zaharrak; nahiz eta hondatuta egon, edukiontzi arrosara bota behar direnak.
Beste toki batzuetan kudeatu beharko liratekeen beste produktu batzuk ere botatzen dira gainerakoen frakziorako edukiontzira, adibidez:
– Sukaldeko olioa eta kontserbetakoa. Supermerkatuetako olio-edukiontzietan edo garbigunean utzi behar da.
– Hondakin zorrotzak, arriskutsutzat jotzen direnak eta garbigunera eraman beharko liratekeenak.
– Sendagaiak eta haien ontziak botiketako Sigre guneetara eraman behar dira.
– Gailu elektronikoak garbigunean biltzen dira.

Eragin handia duten keinu txikiak
Oraindik ez baduzu egin, jarri etxean berariazko ontzi bat, frakzio birziklagarrietako bakoitzerako. Lantokian, eskatu ontziak eta kartel bat inprimatu, frakzio bakoitzean zer bota behar den zehazten duena, langile guztiek hondakinak zalantzarik gabe bereizteko aukera izan dezaten.

Gainera, haurrik baduzu, eska iezaiezu hondakinak bereiztean laguntzeko, oinarrizkoa baita hurrengo belaunaldiak inguruan dugun ingurunea babestearen garrantziari buruzko kontzientzia hartuta egotea: birziklapena etxean hasten da!

Duela urte askotatik bereizten badituzu hondakinak, baina zenbaitetan zalantzak sortzen bazaizkizu, eduki ezazu eskura Nora botako dut? bilatzailea, tresna intuitiboa eta erabiltzen erraza, zure duda guztiak argituko dituena.

Eta gogoan izan ezazu hondakinak ongi bereiztea gure ingurunea, ekonomia eta etorkizuna zaintzea dela. Toki egokira botatako hondakin bakoitzak axola du.

Hondakinak nola bihurtzen dira baliabide ezaguru nahi baduzu:

Arazoak konpontzen dituzten plastikozko adreiluak

Nora doa gai organikoa?

Zer gertatzen da jada erabiltzen ez dugun arroparekin?

Afrikan galtzada-harri bihurtzen den plastikoa

Gizakion ilea, ehun-material moduan

“Escombrarte”, obra-hondakina arte bihurturik

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.