Egun, Iruñeko eta Iruñerriko biztanle hiritarren eta erdi-hiritarren % 68,73k txartel elektronikoa edo mugikorrerako app bat erabiltzen dute gai organikoetarako eta gainerakoen frakziorako edukiontzi adimendunak zabaltzeko. Helburua da gai organikoen bilketa handitzea, 2017-2027 aldirako Nafarroako Hondakinen Plana betetzeko, bilketa hori 2020rako % 50ekoa izatea eta 2027rako % 70ekoa izatea ezartzen baitu.
Sistema berria ezarri den tokietan, 2020an sortutako gai organikoen % 18 biltzetik 2022an % 40 biltzera igaro da, eta, horrenbestez, sistemak erakutsi du eraginkorra dela.
Horrez gain, zabortegian CO2 isurpenak nabarmen gutxitu dira, gainerakoen frakzioa % 15 gutxitu baita, eta bai Gongoran isuritako hondakin-kantitatea ere, zabortegia 1992an lanean hasi zenetik urte batean egin den isurketa txikiena erregistratu baita, % 8,84ko jaitsiera batekin.
Datu horiek edukita, Iruñerriko Mankomunitatea baikor dago klima-aldaketaren kontra duen borrokan, eta ez du amore eman nahi isurpenak gutxitzeko ahaleginean eta, haiekin, erakundearen karbono-aztarna murriztekoan.
Heldu den udazkenean eta 2024ko udaberrian, sistema berri hori beste herri eta auzo batzuetan kokatuko da, behin ezartzen amaituta, 356.000 biztanleri emateko zerbitzua (biztanleriaren % 94).
Herritar konprometituak
Asmo handiko komunikazio-kanpaina batek laguntzen dio sistema berria ezartzeari, aldaketa ongi azaltzeko eta herritarren ekarpenak eta zalantzak entzuteko.
Etxebizitza eta establezimenduetara bisitak egiteaz eta informazioa emateko eta txartelak banatzeko informazio-guneak kokatzeaz gain, tailerrak antolatuko dira, bisita gidatuak, joko interaktiboak, hondakinen autopsiak eta ihes-gelak, besteak beste. Eta, gainera, komunikazio-kanpainak egingo dira ohiko hedabideetan eta sareetan.
Berrikuntza nagusi gisa, udazken honetan, kanpainak erakusketa ibiltari bat inauguratuko du, orain arte lortutako emaitzak xeheki erakusteko, eta bai oso modu bisualean ere.
Bitarteko asko erabiltzearen azken xedea da herritarrak sentsibilizatzea klima-aldaketaren aurka borrokatzeko neurriak hartzearen garrantziaren gainean.
Orain arte egin denak jada ez du balio eta hondakinak baliabide moduan ulertu behar dira. Gai organikoak energia eta konpost bihur daitezke, eta ez du zentzurik aukera hori alferrik galtzeak, zabortegian lurperatuta.
Horrenbestez, ez da bakarrik Nafarroako, Estatuko eta Europako erakundeek jarritako helburuak lortzea, baizik eta ulertzea egunero sortzen diren hondakinekin kamioien eta autobusen flotak mugiaraz daitezkeela, alorrak elikatu eta ongarritu ahal direla eta elektrizitatea eduki daitekeela etxebizitzetan.
Beraz, birziklapenaren kontua ez da bakarrik jardunbide egoki eta ekologikoen kontua, baizik eta ekonomia zirkular iraunkorra garatzeko bide eraginkor eta efizientea ere bada.
Jakiteko nola egin ziren aurreko kanpainak, irakur ditzakezu post hauek:
Berreskuratutako gai organikoen kantitatea biderkatzen duen sistema berria
Hondakinei buruzko albiste faltsuak ezeztatzen
Komunikazioa ekintzarako tresna bihurtzen denean
*Sistema berria ezarriko den herriak eta auzoak:
Antsoain, Atarrabia, Burlata, Uharte, Noain, Zizur Nagusia eta Zizur Txikia, Beriain, Cordovilla, Olatz, Olloki, Gorraitz, Arre, Artika, Orkoien, Berriozar, Aitzoain, Berriobeiti, Berriogoiti, Iruñeko Alde Zaharra, Arantzadiko Ingurunea eta Magdalena.
Utzi erantzuna