Posted

Principato Di Valboscosa: Italiako noblezia “berpiztu” duen ekologia-elkartea

Piemonte leheneratu eta kontserbatzea, desertifikazio-arrisku handiena duen Italiako lau eskualdeetako bat. Hori da Principato Di Valboscosa elkartearen xedea, Alpeaurreko Biella eskualdean lursail txiki bat babesten duten pertsonei damaren, zaldunaren, baroiaren edo kondearen titulu apaingarria ematen diena.

- - - - - - - - - - - -

Italiako noblea izatea, hitz horrek berez duen esanahiaren zentzuan, XXI. mende bete-betean ere posible da. Principato Di Valboscosa elkarteak hori eskaintzen du. 36 euroren truke estatus berri hori izan daiteke, eta, aldi berean, kausa on baten alde egin daiteke, hau da, ingurumena zaindu ahal da.

Ideia hau ez da berria, Eskoziako titulu ezagunetan oinarrituta baitago (hemen irakurri), baina ekimen hau bai dela aurrenekoa Italian titulu apaingarriak ematen.

Eta zein da helburua? Piemonte leheneratu eta kontserbatzea, Sole 24 Orek egindako sailkapenaren arabera, desertifikazio-arrisku handiena duen Italiako lau eskualdeetako bat. Beste hirurak Lombardia, Emilia-Romagna eta Umbria dira.

Hala, Principato Di Valboscosa elkartea “noble” hitzaren etimologiarekin jolasten da bere helburuaren “nobletasunari” indarra emateko, eta lursail txiki bat babesten duten pertsonei damaren, zaldunaren, baroiaren edo kondearen titulu apaingarria ematen die.

Ekimen hau Alpeaurreko Biella eskualdean gauzatzen ari da, Piemonten. 32.000 m² baso ditu, eta haietatik 1.460 m² mahastiak dira, 77 m2-ko eraikin bat eta horiei beste 11.950 m² gehitu behar zaizkie, zeinetatik 6.020 m2 baino gehiago mahastiak diren, eta bai lursail bat ere Mezzana Mortigliengon, 210 m²-koa. Guztira, 49.000 m2, zaindu egin behar diren landare eta animaliez beteak.

Carlo Cozetto elkartearen sortzailearen arabera, “lursaileko zuhaitzetako askok 20 urtetik gora daramatzate landatuta, eta, lursailaren jabearen heriotzaren ondoren, duela 23 urte, bakarrik gelditu dira. Hortaz, etengabeko mantentze-lanak behar dituzte, osasuntsu hazteko. Zuhaitz bakoitzak bere tokia eduki behar du, garbi egon behar duen tokia, ongi hazteko. Adar hilak moztu behar dira, eta bisitak egin beharko dira egiaztatzeko intsektuek eta landare parasitoek eta klima-aldaketak ez dutela zuhaitzaren bizia arriskuan jartzen edo ez dutela arriskuan jartzen haren hazkundea eta garapena”.

Era berean, erleen polinizaziorako izango den gune bat sortzea aurreikusten da, iraganean ustiatutako eta gero abandonatuta utzitako ingurumenari oreka emateko berriro. Helburua da intsektuak erakartzea, “basa-bizitzako benetako langileak”, intsektuentzako hotelak kokatuta, material biologikoak, ekologikoak eta iraunkorrak erabilita egindakoak. Halaber, erlauntzak jartzea ere aurreikusten da. “Polinizatzaileek loreak eta landareak aldian behin polinizatzeko bidea emango dute. Eta, gainera, basa-bizitza eta hegazti berriak erakarriko dituzte”.

Proiektu anbiziotsuenen artean dago babes osoko eremuak erreserbatzekoa Valboscosa lursailaren barnean, mehatxatuen dauden animaliak babesteko, hala nola trikuak eta azkonarrak.

Eta ez da bakarra, sorpresa aunitz gehiago eskaintzear dago elkarte hau. Erne ibiliko gara.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.