Olinpiar eta Paralinpiar Jokoak munduko kirol-ekitaldi handienak dira. Eta handitasun horrek eragiten du, aldi berean, kirolera mugatzen ez den inpaktu bat, gizartea, ekonomia eta ingurumena ere hartzen baititu. Tokio 2020ren asmoa da iraunkortasunaren arloko eredu bihurtzea.

Garai batean, artilea “urre zuritzat” hartzen zen. Egun, ordea, arazoa da abeltzainentzat eta bai ingurumenerako ere, hondakin huts moduan tratatzen bada. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaile batek plastiko biodegradagarria lortzeko erabiltzen du.

Ba al dakizu beleena animalia espezie bereziki buruduna dela, pertsonekin jolastea atsegin duela, lurretik hondakinak bitzea eta bere habiak eraikitzeko erabiltzea? Frantziako Puy du Fou parke tematikoak ezaugarri horiek baliatu ditu, bisitariek lurrera botatzen dituzten hondakinak garbitzeko agente bihurtzeko beleak.