Posted

We Love Cities: kontzientziak astintzen dituen lehiaketa

Hirikumeek eta ingurumenak oreka aurkitu behar dute adiskidetasunean bizitzeko. We Love Cities (hiriak maite ditugu) lehiaketa bat da, eta bere helburua da herritarren parte-hartzearen bidez iraunkorragoak izango diren hiriak sortzeko beharrari buruz kontzientzia harraraztea. Kontzientzia harrarazte hori ez dago biztanleei bideratuta bakarrik, baizik eta bai arlo politikoari ere, hari neurriak hartzeko eta ekintzei heltzeko exijitzen baitzaio.

- - - - - - - - -

WWW Naturarentzako Mundu Funtsaren arabera, egun munduko biztanleen erdiak baino gehiago hirietan bizi dira. Kopuru hori, gainera, handitzen doa egunetik egunera, eta espero da 2050erako bikoiztea. Horrenbestez, ez da harritzekoa hirietako bizimoduak (elikadura, mugikortasuna, lana…) eragin zuzena izatea planetan. Izan ere, uste da karbono dioxidoaren isurpen globalen %70 baino gehiago hirietatik datozela.

Beraz, hirikumeek eta ingurumenak oreka aurkitu behar dute adiskidetasunean bizitzeko. Hori dela-eta, WWF erakundeak We Love Cities (hiriak maite ditugu) lehiaketarako deialdia egin du, herritarren parte-hartzeren bidez iraunkorragoak izango diren hiriak sortzeko beharrari buruz kontzientzia harrarazteko helburuarekin. Kontzientzia harrarazte hori arlo politikora ere iristen da, neurriak hartzeko eta ekintzei heltzeko exijitzen baitzaio.

Hasteko, sarirako hautagai izateak berekin dakar hiri hautagaiak lehenbizi finalista izan behar duela One Planet City Challenge (OPCC) erronkan. Erronka hori ere WWF erakundeak antolatutakoa da, eta bertan aitortu eta saritu egiten da zenbait toki-gobernu iraunkortasunaren gaian egiten ari diren lana. Berotze globala 1,5 gradu zentigradura mugatzeko helburua lortzean datza erronka, zehazki. 

Eta jarraitzeko, urteko saria eskuratzeak erreakzio edo erantzun bat exijitzen du. Adibidez, We Love Cities lehiaketaren azken edizioan, 2020ko irail eta urri artean egin zenean, Filipinetako Batangas hiria izan zen boto gehien lortu zuena. Geroztik, klima-aldaketaren kontrako bere estrategian murgilduta bizi da: eguzki-plakak kokatu ditu eraikin publikoetan, kontsumo apaleko LED argiztapena kaleetako argiterian, teilatu lau edo zabaltzetan bildutako euri-ura jaso eta aprobetxatzen du, elikagaiz hornitzeko sarerako 0 kilometroa bultzatzen du…

Edonola ere, ez da bakarra, gainerako hautagaiak ere ari baitira lanean beren hiriak iraunkorragoak izan daitezen, nahiz eta ez eskuratu lehen postua. Esate baterako, hauek ari dira gauzatzen: elektrizitate berriztagarriaren produktibitatearen alde egiten duten proiektuak, isurpen kutsatzailerik eragingo ez duen garraio-sare bat ehotzeko azpiegiturak ezartzea, berotze globalak eragindako uholdeetatik babesteko neurriak hartzea kostaldeetan, pertsona bakoitzeko tona batera mugatzea karbono-isurpenak, bizikleta elektriko partekatuen programa bat sortzea, hirian zehar zenbait karga-zutoin kokatzea auto elektrikoetarako, eta abar.

Eta hori da, hain zuzen, lehiaketa hau berezi edo nabarmen egiten duena: kontzientzia pizten du herritarren eta klase politikoaren artean, eta ekitera bultzatzen du.

Hau ez da gure ekoblogean hiriei buruz hitz egin dugun lehen aldia. Ziur asko, argitalpen hauek interesgarriak irudituko zaizkizu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.