Ba al dakizu ehun-hondakinen kopurua azkenaldian gehien handitu denetako bat dela?
Nafarroako Emausko Trapuketariek 3.000 tona arropa inguru kudeatu zituzten 2024an, hau da, 2023an baino % 4,9 gehiago. 2013an, hain zuzen, datu hori urtean mila tonakoa zen (3.000 kilogramo egunean).
Zenbateko horren % 81 edukiontzi arrosaren bidez iritsi ziren (314 edukiontzi, Iruñerriko 72 herri eta auzotan); % 9,8, garbiguneen bidez (3 garbigune finko, 5 mugikor eta 16 garbigune txiki Iruñerriko landa-eremuan); eta % 7, zuzenean etxebizitzetatik.
Eta zer gertatzen da arropa horrekin guztiarekin? Erakundearen ibilbidearen urte hauetan, Trapuketariek ekonomia zirkularreko sistema bat sortzea lortu dute, bildutako ehun-gaien % 75 inguru berreskuratzeko bidea ematen duena.
Ongi dauden jantziak (% 18 inguru) berrerabilerara bideratzen dira, eta Emausko Trapuketariek bigarren eskuko gauzak saltzeko dituzten 8 dendetako batean jartzen dira salgai.
Saldu ezin daitekeen arropa birziklatzeko prestatzen da. Zati bat ebaki egiten da, kremailerak eta botoiak kentzen dira eta garbiketarako trapu bihurtzen da, fardeletan trinkotzen direnak merkaturatzeko xedearekin. Lantegiek, fabrikek eta beste enpresa batzuek erosten dute trapu-mota hau, kategorien arabera sailkatuta (kotoi zuria, bakeroa edo multiehun izan daiteke).
Beste zati bat “ilazki” bihurtzen da, hari-zuntzekin eta artile berreskuratuarekin egiten den materiala, ibilgailuen eserlekuetarako eta beste betegarri mota batzuetarako erabiltzen dena.

Azkenik, hautsita edo gaizki dagoen arropa, berrerabili eta birziklatu ezin dena, zabortegira bideratzen da errefus moduan.
Dena den, azken hori gutxiena da, argi baitago ehun-material gehienak berrerabili eta birziklatzea egingarria dela, datuek hala erakusten duten moduan.
Hala ere, ez da ahaztu behar hondakin onena sortzen ez dena dela.
Gehiagorik jakin nahi baduzu:
Arropa berria zaborretara botata
Nafarroako Emausko Trapuketarien 50 urteak
Gazteen sormena eta inplikazioa, hiperkontsumo arduragabearen aurka
Clint, lehorgailuetako ehun-hondakinetatik ateratako material berria
Utzi erantzuna