Olioa gure sukalde guztietan aurkitzen dugun produktua da. Izan ere, ia errezeta guztien oinarria da. Baina zer egiten dugu harekin erabili eta gero?
Badakizu Europar Batasunean etxebizitzetan kontsumitzen den olio guztiaren %5 baino ez dela birziklatzen, nahiz eta 2030erako helburua %60 birziklatzea den?
Nafarroan, olio erabilia jatorrian balorizatzeko teknologia bat garatu duen enpresa bat jaio da, hartara, ingurumenari eta ekonomiari eragiten dizkion kalteak ekiditeko. Enpresa horren lehen garapena etxetresna elektriko txiki bat da, olio erabilia hainbat erabileratarako xaboi bihurtzen duena, kapsula biodegradagarrien kit baten bitartez.
Badakizu Internetez egiten diren lau eskaeratatik bat itzuli egiten dela? Eta itzultzen denaren %10 zuzenean bota egiten dela? Zer gertatzen da ongi gelditzen ez zaigun jantzi bat edo, besterik gabe, pantailan ikusi dugunaren aldean, gure itxaropenak betetzen ez dituen jantzi bat itzultzen dugunean? Ez dago zalantzarik: Internetez erosteak ardura handiz jokatzea eskatzen du.
Online merkataritzak goraldi handia izan du, eta, nahiz eta horrek onura handiak ekartzen dituen erosotasunari dagokionez, ingurumenerako kalte handia ere ekartzen du: CO2 gasen isurpenak emendatzea, mugikortasunarekin lotutako zailtasunak ugaritzea, hondakinak sortzea… Enpresak eta erakundeak eragin kaltegarri horiek minimizatzen saiatzen ari dira, baina ez dago zalantzarik: erosketa arduratsua da haiek kudeatu eta kontrolatzeko gakoetako bat.
8 litroko tanga baten ur-kontsumoaren erdia murriztuta, batez beste, 6.000 litro-ur aurreztu ahal izango lirateke urtean. Familia baten igerilekua betetzeko kantitate nahikoa, hain zuzen. Juanjo Iriartek, Emausko Trapuketarien arteko “esku-trebeak”, komunetako ur-emaria erregulatzen erakutsiko digu.
Aholku oinarrizkoena iturria gutxi irekitzea da, baina hori batzuetan zaila izaten da eta horregatik Juanjo Iriartek, Emausko Trapuketarien arteko “esku-trebeak”, iturrietako ur-emaria erregulatzen erakutsiko digu bideo labur batean, aholku erraz eta praktikoen bidez.
Biografia profesionalak ulertzen laguntzen duten esperientziak naturan, egile desberdinen arreta erakartzen duten basoak eta, gero, inspirazio horrek oso liburu harrigarriak ekartzen dituena, eta etxebizitzak era osasungarriagoan garbitzen hasteko aholku praktikoak ematen dituzten liburuak. Horiek dira ekarri ditugun proposamenetako batzuk. Eta, gainera, eskulan dibertigarri bat gehitu dugu.
Erronka dibertigarriak, kirol-erronkak, erronka artistikoak… Aste hauetan, konfinamenduko gure denbora betetzea helburu duten proposamen ugari ari da sortzen. Birziklatzeak eta berrerabiltzeak ere erronka dute Ezkabarte ibarretik egin diguten deian: udaberria gure leihoetara eraman behar dugu, jada etxean ditugun materialak erabilita.
COVID-19ak hankaz gora jarri ditu gure eguneroko ohiturak. Elikagaiekin lotutako gastua asko handitu da, baina garrantzitsua da aholku batzuei jarraitzea janaria erosten jarraitzeko, etxean gordetzeko eta sukaldatzeko orduan, hartara, modu ordenatuan eta seguruan egiteko, dirua eta denbora aurreztuz eta elikagaiak alferrik galtzea saihestuz.
Eguneroko arropen garbiketa ekologikoa ez da mugatzen ingurumenerako errespetuzkoagoak diren garbigarriak edo xaboiak erabiltzera. Denon eskura dauden neurri errazak aplikatuta, garbitzeko modu garbiagoak lor ditzakegu.
Hurrengo egunetan, Eguberriak ospatze hutsarengatik, baliteke 530 kilogramo CO2 inguru aireratzea atmosferara pertsona bakoitzeko. Ohitura iraunkorragoak martxan jartzeko ordua da. Oso errazak diren 5 ideia proposatzen dizkizuegu.