Badakizu gauero-gauero erabiltzen duzun burkoa zilarrezko partikulek gaineztatuta egon daitekeela bakterioekiko erresistenteagoa izateko? Hondakin arriskutsuak uste baino gertuago egon daitezke, eta horregatik egiten du lan Europak haien aurrean ahalik eta babes-maila handiena ziurtatzeko. Aurten, Hondakinen Prebentziorako Europako Asteak, haietan jarriko du arreta.

Eramateko kafea ontzi iraunkorretan kontsumitzeko ekimenak gero eta hedatuago daude. Alemaniako Friburgo hirian, erabili eta botatzekoak diren edalontziak amaitzeko asmoa dute, birziklatzen zailak direlako eta hondakin kantitate handiak sortzen dituztelako.

Erabili eta botatzekoak diren produktuen kontrako borroka –2020an debekatuko dira behin betiko– ekimen bitxiak uzten hasi da mundu osoan. Ekitaldi handietan baxera berrerabilgarria erabiltzea haietako bat da, eta bere emaitzek erakusten digute posible dela gure ohituretan plastikoen erabilera murriztea.

Ba al dakizu beleena animalia espezie bereziki buruduna dela, pertsonekin jolastea atsegin duela, lurretik hondakinak bitzea eta bere habiak eraikitzeko erabiltzea? Frantziako Puy du Fou parke tematikoak ezaugarri horiek baliatu ditu, bisitariek lurrera botatzen dituzten hondakinak garbitzeko agente bihurtzeko beleak.

Itsasoak kutsatzen ari gara. Urte gutxiren buruan penatuko gaituen egoera. Nola har dezakegu kontzientzia halakorik ez gertatzeko? Noiz ohartuko gara honek guztiak berekin dakarrenaz? Irtenbidea gure esku dago.