Hiriko espazio bat naturalizatzeak esan nahi du ingurunearen biodibertsitatea aberasten duen eta, bizi duten pertsonentzat ez ezik, landare eta animalientzat ere onuragarria den floraz eta faunaz hornitzea. Gure ingurunea naturalizatzeko modu eta estrategia asko daude. Onuretako batzuk kontatuko dizkizugu.
“Ingurumen-aktibista” etiketak bertigoa eragin dezake, erakunde ahaltsuen kanpaina handiei lotzen bazaie, baina ingurumenarekiko konpromisoa erakusteko modu asko daude eta bakar bat ere ez dago beste baten gainetik. Hona hemen aholku batzuk, gure ingurunerako onuragarria den ingurumen-aktibismoa praktikatzeko.
Larruazalaren gaineko onura ez ezik, ingurumenerako eta egiten dituzten pertsonentzako produktuaren onura edo ez-kaltea bilatzen duten kontsumitzaileen arreta erakartzen dute gero eta gehiago produktu kosmetiko naturalek. Dena den, ez da beti erraza izaten saltzen ari direna egiatan naturala den edo marketin-estrategia baten emaitza den bereiztea.
Jolasteko moduak aldatzen ari dira, eta gizarteak gero eta gehiago eskatzen ditu jolas hezigarriak, dibertigarriak, gogorrak eta material iraunkorrekin eginak. Zorionez, enpresa askok nahi hori antzematen jakin dute. Nolakoak dira ingurumenarekiko errespetuzkoak diren jostailuak? Sartu eta gozatu.
COVID-19 gaitzak eragindako alarma-egoeraren ondorioz mundu osoko hirietan NO2 gasaren maila asko jaitsi da. Nitrogeno dioxidoa kasuen %99tan giza jardunaren ondorioz sortzen den kutsatzaile bat da, eta bereziki ibilgailuen motorren errekuntzaren ondorioz. Gas horren beherakadak esan nahi du aire garbiagoa arnasten dugula.
COVID-19 gaitzak eragindako alarma-egoerak ekarri du ibilgailuen zirkulazioa eta industria-jarduera murriztea, eta ondorioz NO2 gasaren mailak ia mundu osoan gutxitu dira. Ziur dakigun beherakada handiena da. Ezta 2008ko ekonomia- eta finantza-krisia gertatu zenean ere ez zen halako bat-bateko jaitsierarik izan.
Basa-biziak, gizateriak gehien estimatzen duen baliabide naturaletako batek, bere eguna du, bere gainean Lur osoa mantentzen dela gogora ekartzeko. Jakin ezazu zertan oinarritzen garen hori esateko eta zer egin dezakezun babesteko.
Urtero, 15.000 eta 20.000 milioi arkatz artean egiten dira mundu osoan. Arkatz horiek egiteko Kaliforniako intsentsu-zedroa erabiliko balitz, gutxi gorabehera 18 metroko altuera eta metro bateko diametroa duen espeziea, 60.000 zuhaitz inguru beharko liratekeela kalkulatzen da. Sprout arkatzak, alde batetik, baliabide naturalen kontsumo hori arindu nahi du, eta, bestetik, negozio-eredu iraunkor baten bandera-ontzi bihurtu nahi du. Negozio-eredu horrek, hain zuzen, produktu soilak sortzea bilatzen du, pertsonei lagunduko dietenak era erraz eta…
Karmenka ikertzaile eta dibulgatzaile sutsua da, 2001az geroztik, munduan bakarra den metodo baten bidez, estrategikoki kokatuta dauden zortzi glaziarretan izotza nola ari den urtzen aztertzen ari da, eta bai horrek planetarako dakarrena ere. Ez du amore ematen planetan aztarna positiboak uzteko premiaz konbentzitzeko ahaleginean.
Plastikoa planetako txoko guztietan aurkitu dezakegu. Batzuetan, lastotxoak, plastikozko edalontziak… pare bat minutuan baino ez dira erabiltzen, baina gero ehunka urte ematen dituzte desagertzeko. Degradatzea are motelago gertatzen da itsasoan.












