COVID-19 gaitzak eragindako alarma-egoeraren ondorioz mundu osoko hirietan NO2 gasaren maila asko jaitsi da. Nitrogeno dioxidoa kasuen %99tan giza jardunaren ondorioz sortzen den kutsatzaile bat da, eta bereziki ibilgailuen motorren errekuntzaren ondorioz. Gas horren beherakadak esan nahi du aire garbiagoa arnasten dugula.

Urtero, 15.000 eta 20.000 milioi arkatz artean egiten dira mundu osoan. Arkatz horiek egiteko Kaliforniako intsentsu-zedroa erabiliko balitz, gutxi gorabehera 18 metroko altuera eta metro bateko diametroa duen espeziea, 60.000 zuhaitz inguru beharko liratekeela kalkulatzen da.   Sprout arkatzak, alde batetik, baliabide naturalen kontsumo hori arindu nahi du, eta, bestetik, negozio-eredu iraunkor baten bandera-ontzi bihurtu nahi du. Negozio-eredu horrek, hain zuzen, produktu soilak sortzea bilatzen du, pertsonei lagunduko dietenak era erraz eta…

Karmenka ikertzaile eta dibulgatzaile sutsua da, 2001az geroztik, munduan bakarra den metodo baten bidez, estrategikoki kokatuta dauden zortzi glaziarretan izotza nola ari den urtzen aztertzen ari da, eta bai horrek planetarako dakarrena ere. Ez du amore ematen planetan aztarna positiboak uzteko premiaz konbentzitzeko ahaleginean.

Komuna giza eskubide bat eskuratzeko bidea ematen duen elementua da: saneamendua. Beste batzuk ere errazten ditu, hala nola osasuna, duintasuna eta ongizatea. Edonola ere, dela osasun-arazoak edo kutsadurakoak ekidingo dituzten instalazioak ez edukitzeagatik, dela egiten dugun erabilera txarrarengatik, komunak eskatzen du bere balioaren jakitun izatea. Komunaren Mundu Egunak hala ekarriko digu gogora.

Gure jantzien etiketak aldatzen hasi dira, gure kontzientziak egiten doazen era berean. Marka handi asko eta bai ehungintzako etxe txikiak ere beren jantzietan ehun iraunkor berriak sartzearen alde egiten ari dira.

Argi-kutsadura, gaueko gehiegizko argiztapena, gaizki zuzendua edo beharrezkoa ez dena ingurumen-inpaktuko arazo larria eragiten ari da, zuzenean giza osasunari, florari eta faunari eragiten diona. Fernando Jáuregui astrofisikariak, Argi Kutsadurari buruzko Azterlanen Espainiako Sareko kideak, arazo horren eta argiaren erabilera adimenduna ahalbidetzen duten argiztatze-sistemak diseinatu eta instalatu behar izatearen gaineko informazioa eman digu.