“Konpostajeko maisu-maistrak”, “itsasoko zabor-biltzaileak”, “ekodiseinatzaileak”, “etxegile biojasangarriak”… Pertsona batek bere lan-bizitzan egin ditzakeen lanbideen katalogoan sartzen ari diren lanpostu berriak dira. “Enplegu berde” esaten zaie, eta duela bi hamarkada baino gehiago etorkizun handiko lan-aukera moduan ageri zaizkigu.

Argi-kutsadurak eragin ugari ditu biodibertsitatean eta gizakion osasunean. Hori dela-eta ‘zeru iluneko komunitateak’ sortu dira, mota horretako kutsadurarik gabeko gaueko zeruaren alde egiteaz arduratzen diren tokiak. Zientziarako, heziketarako, kulturarako, turismorako eta bizi-kalitaterako ezin kalkulatuzko balioa duen ondasun bat da zeru iluna.

Deskontsumoa ate joka dugu, mugimendu sozial desberdinen bidez: erosteko ditugun moduak planteatzera bultzatzen gaituzte, eta bai ia erabili gabe erraz-erraz alde batera uzten ditugun objektuak ekoizteko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak planteatzera ere.

Duela gutxi argitaratutako azterlan baten arabera –Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren “Elikagai gehiago, hondakin gutxiago” estrategia nazionalean oihartzuna izan duen azterlana–, elikaduraren arloa mobilizatzen ari da jan-edanen aprobetxamendu maximoa lortzeko helburuarekin, hartara, ingurumenarekin eta gizartearekin duen konpromisoa sendotzen. Ondorio horiek Intenso Food Service enpresak urtero egiten duen berrikuntzen mapatik sortu dira, eta haren bidez haiek “sektorerako aukerak” esaten diotenak atera eta nabarmentzen dira, beste alderdi batzuen artean, iraunkortasuna bilatzea…

Hizkuntza bizirik dago eta ingurura egokitzen da. Teknologi berriak, adibidez, hitz berriak sortzera behartuak daude lehen ezagutzen ez genituen kontzeptu batzuei izena emateko. Halaber hedabideek hitz berriak sortzen dituzte etengabean. Ekologia eta ingurumen arloan ere gizartearen naturarekiko errespetua, birziklapena eta jasangarritasunaren inguruko kezka islatzen duten beste berba batzuk sortzen ari dira.

Turismo iraunkorrak modu eta estilo asko ditu, eta jarrera batzuk izatetik harago da. Bidaiatzeko modu desberdintzat jotzen bada ere, eta oraindik ere gutxienena, dauden aukera askotarikoek adierazten digute bide berri bat dagoela bidaietan esperientzia berriak bilatzen dituzten pertsonentzat.

Photo by Tyler Nix on Unsplash

Zenbateraino dira iraunkorrak zure bizi eta kontsumo ohiturak? Inkesta batek datu hori jakiteko aukera ematen dizu, eta, ez baduzu betetzen iraunkorra izateko erronka, hobeki egiteko aholkuak ematen dizkizu.

Estres handiko egoera batean badago norbait eta medikuak aholkatzen badio baso-bainu bat hartzea, jakin behar du gomendatzen ari dena ez dela basoan paseo soil bat egitea, baizik eta Japonian oso zabalduta dagoen teknika bat eta orain Espainian ezartzen hasten dena egiteko esaten ari zaio.