Hainbat eta hainbat urtean, lepatzearen eta ipinabarrak haztearen teknikek gure basoak zizelkatu eta ikaztobiak eta ontziolak elikatu zituzten. Zuhaitzik moztu gabe, gure egurgileek egurra ustiatzeko zuten modua zen. Egun, ia ez dira erabiltzen jada, baina ez dago zalantzarik aztarna utzi dutela gure historian eta paisaietan.

Lehen zabortegia zena gozatzeko tokia bihurtzera pasatu da Areatzeko meandroa. Horrez gain, Nafarroako lehen CO2 xurgalekua da, Trantsizio Ekologikorako Ministerioan erregistratua eta, orain, 1.075 zuhaitz autoktonoak osaturiko baso berri bat sortu da bertan. Horri esker “Baso Uhartedi” proiektuan sartu da.

Imagen de Free-Photos en Pixabay

Frantziak distantzia laburreko hegaldiak debekatzea erabaki du, bi ordu eta erdi baino gutxiagoko tren-bidaia batekin ordezka daitezkeen eskualde-hegaldiak debekatzen dituen lege-egitasmo baten bidez. Zenbait adituren ustez, hau ez da hegaldiak mugatzeko unerik onena; eta sektore ekologistaren ustez, aldiz, neurria ez da nahikoa. Lortu ahal izango da une edo punturen batean planetaren osasunaren eta ekonomiaren osasunaren arteko oreka?

Gizakiok biomasa globalaren %0,01 baino ez gara. Hala ere, duela gutxi argitara eman den azterlan baten arabera, antropomasaren pisuak (sortzen ditugun elementuena) gainerako izaki bizidunen masa osoarena gainditzen du. Oso litekeena da planetak irautea gure neurrigabekeria gorabehera, baina iraungo al dugu guk espezie gisa?

Gure natura-ingurune hurbilenean zaborrak biltzean datza LIBERA proiektua. Eremu jakin batzuetan hondakinak biltzen dira, sailkatu egiten dira zuzen prozesatzeko, pisatu eta egokiak diren edukiontzietara botatzen dira. Proiektu honetan parte hartzea herritar orori dagokio, oro har, baina asko dira, arazo honen gaineko kontzientzia berezia izatean, ibaien ertzak, hondartzak eta basoak garbitzera ikasleekin joateko antolatzen diren ikastetxeak.

Imagen de Anja #helpinghands #solidarity#stays healthy en Pixabay

Aski ezaguna da gure planetan eremu magnetikoaren inbertsioak gertatzen direla aldian behin. Baina orain arte ez zen ulertzen zer ondorio edo inpaktu izan dezaketen bizian eta/edo ingurumenean. Zuhaitz fosil bati esker azkeneko inbertsioan zer gertatu zen ezagutu dute: ozono-geruza hondatu zen eta erradiazio ultramorearen maila eta ionizazio atmosferikoa izugarri handitu zen.

HightLand Titles

Eskoziako Highlands eskualdeko txoko batean, bertako flora eta fauna lehengoratu eta berreskuratzen aritzen den natura-erreserba bat dago. Mundu osoko ekarpenei esker finantzatzen da. Hain zuzen, oinordetzako oroigarri-lursailak saltzean datza ekimena, eta lursail horietara joan daiteke, bertan kanpatu ahal da edo zuhaitz bat landatu. Eta erosten dituenak lord edo lady titulua eskuratzen du, gainera.

Hirikumeek eta ingurumenak oreka aurkitu behar dute adiskidetasunean bizitzeko. We Love Cities (hiriak maite ditugu) lehiaketa bat da, eta bere helburua da herritarren parte-hartzearen bidez iraunkorragoak izango diren hiriak sortzeko beharrari buruz kontzientzia harraraztea. Kontzientzia harrarazte hori ez dago biztanleei bideratuta bakarrik, baizik eta bai arlo politikoari ere, hari neurriak hartzeko eta ekintzei heltzeko exijitzen baitzaio.

Pozuelo de Alarcónen, Madrilen, heziketarako bokazioa duen leku bat dago, non, landareak sendatzeaz gain (eta ospitaleratu egiten dira, behar izanez gero), herritarrei erakusten zaien nola zaindu, berriro gaixotzea ekiditeko. Gainera, zainketa intentsiboen unitate bat du, kasu zailenek zainketa espezializatuak jasotzeko, eta bai landareetarako zaindegi bat ere, oporretara joaten direnean herritarrek landareak esku onetan uzteko aukera izateko.