“Nola ausartzen zarete?” Sandra Uveren erakusketa bat da. Bertan, ingurumen-aktibista eta itsas biologo diren emakume batzuen bizitza irudiztatzen du. “Erakusketa honetan egurra ematen dut –azaldu du–; izan ere, gertatzen ari den guztia kontuan hartuta, krisi klimatikoaz, genero-krisiaz eta pandemiez serio hitz egiteko unea baita”.

Diseinuaren munduan iraultza gertatzen ari da. Besteak beste, modaren, arkitekturaren eta interiorismoaren profesionalak material berrien bila dabiltza, beren sorkariak egiteko. Ekonomia zirkularraren premisei erantzuten dieten eta ingurumenarekin bakezkoak egiteko bidea ematen diguten material iraunkorren bila, hain zuzen.

Eraikinak eta lokalak garbitzeko eragiketetako laguntzailearen Oinarrizko Lanbide Graduko gazteak, Iruñeko Hezitzaile Eskolakoak, jakitun dira beren etorkizun profesionala oso lotuta egongo dela urari. Beharbada horregatik izango da oso konprometituta daudela uraren erabilera onarekin. Orain, konpromiso hori ikastetxeko ikasle guztiengana zabaldu nahi izan dute, kartel eta aurkezpen batzuen bidez, eta oso zuzenak diren mezuak aukeratu dituzte, esate baterako, “Bota hemen zure hondakinak; komun-zuloa ez da paperontzia” eta “Gaur botatzen duzun ura bihar beharko duzuna da”.

Tradizionalki beti esan izan da itsas ingurunea mundu isila dela, bertan ez dagoela burrunbarik eta espezieak soinurik egin gabe bizi eta mugitzen direla.
Hori ez dela egia badakigu, ordea.
Soinu kutsadurak kalte handia eragiten die itsasoan bizi diren animaliei, eta, zenbaitetan, ondorio oso txarrak dituen inpaktua da; izan ere, ozeanoetan, non ia ez den iristen argia, soinua da bizia bermatzen duena.

Eskolatik irakatsi digute ura funtsezkoa dela gure bizitzarako. Baina urak esanahi desberdinak dituela pertsona bakoitzarentzat, bere jatorria, adina eta abar zein den aintzat hartuta., egunero ikusten dugu.
Azken finean urak gure historia kontatzen digu eta gure nortasuna zizelkatzen du.

Imagen de PublicDomainPictures en Pixabay

Egunero-egunero 8 milioi tona hondakin iristen dira ozeanoetara. Kalkulatzen denaren arabera, 2050ean plastiko gehiago egongo da ozeanoetan arrainak baino. Hori horrela izanik, itsas hondakinekin egindako banku-txartel bat merkaturatu behar dela jakitea (tradizionalki oso zailak izan dira birziklatzeko) positiboa da berez, baina, era berean, kezkagarria. Izan ere, alde batetik, esperantzagarria da jakitea norbait hondakin horiek biltzen aritzen dela eta beste erabilera batzuk ematen, baina, bestetik, kezkagarria da egiaztatzea gure plastikoekin itsasoak itotzen jarraitzen dugula.

Afsluitdijk (2) .jpg | MD van Leeuwen

Historian zehar, Holandak erakutsi du itsasoaren eta lehorraren arteko orekari eustea posible dela. Baina orain, arrisku handi bat eralkitzen da hango paisaia bukolikoen gainean: klima-aldaketa. Hori dela-eta, neurriak hartzen hasi da. Izan ere, itsasoari lehorra nola irabazi erakusteko orain arte paradigma izan den lurraldeak ez du oroitzapen bihurtu nahi, nola urak bere lurrak irentsi zituen oroitzapena.

Sandra Uve ilustratzailea, idazlea eta zientzia-dibulgatzailea da. Duela oso gutxi, Mendillorriko Ur-Biltegietan (Nafarroa) “Nola ausartzen zarete?” erakusketa ikusgai jarri du. Bertan, 26 arlo desberdinetako zenbait ingurumen-aktibistaren 26 ilustrazio (akuarela likidoa eta tinta txinatarra) biltzen ditu. Emakumearen Nazioarteko dela eta, orain horietako 5 emakumen lana aurkezten digu. Haien lanetan guztiek itsasoa eta ura hartu dituzte hizpide; beraz haientzat ura bizitza eta bizimodua da. Emakume hauek ozen mintzatu dira klima-aldaketa geldiarazi behar dugula eta gure jarrera aldatu behar dugula ohartarazten digute. Izan ere, ez badugu egiten, planetarik gabe geldituko gara behin betiko.

Imagen de Simon en Pixabay

Abenduan Txinak ofizialki iragarri zuen meteorologia kontrolatzeko sistema bat zabaldu behar zuela bere lurraldearen %60an. Posible izango al da horrek eraginik ez izatea munduko gainerako herrialdeetan? Bizilagun dituen herrialdeak kezkatuta daude; izan ere, beren ustez, bere lurraldean noiz egiten duen euria kontrola dezakeenak, aldi berean, eragotz baitezake ondoko herrialdean euria egitea… Eztabaida mahai gainean dago, eta mesfidantza, zabalduta. Hori dela-eta, herrialde batzuk erregulazio baten beharra planteatzen hasi dira, mundu-mailakoa, kontrol meteorologikoarekin lotutako esparru bat finkatuta geldi dadin.

Energia garbiaren eredu bat da Eguillorko Edateko Uren Tratamendurako Estazioa. 30 urte betetzear dago; horregatik, berritze lanak egin dira eta haietan instalazio guztien berotze- eta hozte-sistema berritzailea jarri da, Artetako iturburutik datorren uraren tenperatura baliatuta dabilena. Horrez gain, instalazioko tenperatura erregulatzea energia elektrikoak abiarazitako bero-ponpa bati esker egiten da, eta energia elektriko hori, eraikinaren estalkian kokatuta dauden plaka fotovoltaikoekin sortzen da, neurri handi batean.