Erronka dibertigarriak, kirol-erronkak, erronka artistikoak… Aste hauetan, konfinamenduko gure denbora betetzea helburu duten proposamen ugari ari da sortzen. Birziklatzeak eta berrerabiltzeak ere erronka dute Ezkabarte ibarretik egin diguten deian: udaberria gure leihoetara eraman behar dugu, jada etxean ditugun materialak erabilita.

Aluminioa ekoizteak gastu izugarria dakar ingurumenerako. Gainera, nahiz eta materiala infinituki birziklatu ahal den, biltzea eta berrerabiltzea batzuetan zaila da. Hori dela-eta, gomendatzen da gutxiago erabiltzeko, batez ere elikagaiak biltzeko.

Gravity Wave, itsasotik berreskuratutako arrantza-sareekin sakelako telefonoetarako egindako lehen zorroa. Horren atzean, askoz osoagoa den egitasmo bat dago, arrantza iraunkorra eta arduratsua sustatzeaz arduratzen dena eta plastikoak birziklatzea bultzatzen duena, zorroak bildu eta berriro birzikla daitezkeen negozio-eredu zirkular batez gain.