Urtero, 15.000 eta 20.000 milioi arkatz artean egiten dira mundu osoan. Arkatz horiek egiteko Kaliforniako intsentsu-zedroa erabiliko balitz, gutxi gorabehera 18 metroko altuera eta metro bateko diametroa duen espeziea, 60.000 zuhaitz inguru beharko liratekeela kalkulatzen da.   Sprout arkatzak, alde batetik, baliabide naturalen kontsumo hori arindu nahi du, eta, bestetik, negozio-eredu iraunkor baten bandera-ontzi bihurtu nahi du. Negozio-eredu horrek, hain zuzen, produktu soilak sortzea bilatzen du, pertsonei lagunduko dietenak era erraz eta…

Suediaren adibideari erreparatu diogu, zaborren %99 birziklatzen baititu. Beste herrialde batzuetan, ordea, Espainian, adibidez, udal-hondakinen %33,0 birziklatzen dira.

Eguneroko arropen garbiketa ekologikoa ez da mugatzen ingurumenerako errespetuzkoagoak diren garbigarriak edo xaboiak erabiltzera. Denon eskura dauden neurri errazak aplikatuta, garbitzeko modu garbiagoak lor ditzakegu.

Karmenka ikertzaile eta dibulgatzaile sutsua da, 2001az geroztik, munduan bakarra den metodo baten bidez, estrategikoki kokatuta dauden zortzi glaziarretan izotza nola ari den urtzen aztertzen ari da, eta bai horrek planetarako dakarrena ere. Ez du amore ematen planetan aztarna positiboak uzteko premiaz konbentzitzeko ahaleginean.

Repair Café ezagunen antzera –sarrera librea eta doakoa duten guneak, non etxetresna elektriko txikiak konpontzeko elkartzen diren–, Oihalak Josteko guneak gero eta ohikoagoak dira, beharbada, ehun-hondakinen arazoarekiko kontzientziazio handiago baten erakuskari moduan. Alazne Juanizekin hitz egin dugu, Emausko Trapuketariek Berriozarren (Nafarroa) duten instalazioko Oihalak Josteko gunearen arduradunarekin.