Argi-kutsadura, gaueko gehiegizko argiztapena, gaizki zuzendua edo beharrezkoa ez dena ingurumen-inpaktuko arazo larria eragiten ari da, zuzenean giza osasunari, florari eta faunari eragiten diona. Fernando Jáuregui astrofisikariak, Argi Kutsadurari buruzko Azterlanen Espainiako Sareko kideak, arazo horren eta argiaren erabilera adimenduna ahalbidetzen duten argiztatze-sistemak diseinatu eta instalatu behar izatearen gaineko informazioa eman digu.

Urak, xaboi neutroak, ozpinak, zitrikoen zukuak eta bikarbonatoak etxea garbitu eta higienizatzeko ere balio dezakete. Natura-ingurunerako oso errespetuzkoak ez diren eta, zenbaitetan, gainera, oso osasungarriak ez diren produktu kimikoak beren armairuetatik kendu nahi dituzten pertsonen etxebizitzetara itzultzen ari diren elementu soilak eta ohikoak dira.

Ibilgailu pribatuaren erabilera ez dago bere unerik gozoenean: salmentak gutxitzen ari dira, mugitzeko modu berriak ari dira sortzen, hirietan zirkulaziorako murrizketak eta eragozpenak dituzte… eta, hala ere, oso presente dago gure hirietan. Bizitzeko atseginagoak diren hiriak sortzeko aplikatu diren neurriak asko dira. Ecologistas en Acción erakundeak neurri haietako asko zerrendatu zituen duela hamabi urte, eta egun arrakasta handiagoarekin edo txikiagoarekin ezartzen saiatzen dira.

Ibilbide historikoak, Europako hiriburu handienetan ibiltzeko ibilbideak, Europaren duela gutxiko historia ezagutzeko ibilbideak edo txikiekin egiteko ibilbideak. Europa osoan zehar bizikletaz ibiltzeko aukera ematen du Eurovelo sareak. Aukerak izugarriak dira, eta mugak edo baldintzak bidaiariak baino ez ditu jartzen

Hiru garbigune finko herri handietarako, sei garbigune herri txikietarako, bost garbigune mugikorrek zerbitzua ematen dieten 37 kokaleku, eta arropa eta oinetakoak botatzeko 98 edukiontzi berariazko. Iruñerriko Mankomunitateak etxeko hondakin bereziak gaika biltzea herritarrei errazteko ezarri duen sareari dagozkion datuetako batzuk dira, hain zuzen.

Ur-botila txikiak, elikagaien ontziak, paperak… Kirol-proba bat igaro den espazioetan eskuarki botata uzten diren elementuetako batzuk dira. “Ekitaldien eta hondakinen erregelamendua” kaleratzeko zorian dago Nafarroa, mota horretako hondakin gutxiago sortzeko.

Urtero, Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen antolatzaileek jardunbide onenak aukeratzen dituzte, lehiaketara aurkezten dituzten milaka proiektuen artetik. Ingurumenerako eragina murriztea helburu duten eta ikasleekin, herritarrekin edo enpresekin gauzatzen diren ekintzak dira 2018ko EWWR sariak jaso dituztenak.