Posted

Juanen amonaren altzari zaharraren bigarren bizitza

Prezio apaleko altzarien iraunkortasun txikia, tresna elektriko eta elektroniko batzuen zaharkitze programatua, erosketa konpultsiboak… Asko dira tamaina handiko hondakinak sortzea eragiten duten faktoreak. Ondorioz, sofa, lastaira edo altzari zaharrak edo jada balio ez digutenak egoki kudeatzea garrantzi handiko ingurumen-erronka bihurtu da.

- - - - - - - - - -

Juanek ikaragarri maite zuen amonaren arasa zahar bat. Hain zuzen, zaharberritu eta etxeko harrera-gelan kokatu zuen. Etxebizitza txikiago batera aldatu behar izateak, ordea, ekarri du arasa hori tamaina handiko hondakin bihurtzea, tamalez eta bere atsekaberako, jada berari balio ez dion hondakin.

Arasa, armairu baten atzealdean pilatuta zeuden jertseak eta zapatak, bi urte erabili gabe zeramatzan plantxa bat edo hautsez betetako liburu-kutxa bat daude Joanek Emausko Trapuketariei esan dien tamaina handikoen zerrendaren barnean. Erakunde horrek, zehazki, tamaina handiko gauzak biltzen ditu etxez etxe 72 ordu igaro baino lehen. Urtero, 43.720 bilketa egiten ditu etxez etxe Nafarroa osoan, 3.650 baino gehiago hilabetean!

Joanek oso argi du kalean botata uztea ez dela aukera, alde batetik, bizilagunei eragingo lizkiekeen eragozpenengatik, eta, bestetik, bildu behar izateak berekin ekarriko lukeen gainkostuarengatik. Gainera, Joanen zerrenda giltzarria izan da Trapuketariek kalkulatu ahal izateko bere etxera eta egun horretarako hitzartutako gainerako tokietara bidali behar zuten kamioia. Hartara, baliabideak optimizatu ahal izan dira, beharrezkoak direnak baino ibilgailu gehiago atera gabe kalera, eta CO2 gasen isurpenak gutxitu dira.

Berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestatzeko Berriozarren duten zentrora iristean –20.000 metro koadroko nabe bat–, arasa eskuz sailkatzeko prozesu batera igaro da. Eta ongi zegoenez, berrerabiltzeko gauzen artean sailkatu dute.

Harekin batera ziren jostailu hondatuek eta garbigailuak zorte okerragoa izan dute, aldiz, ezin baitziren konpondu, eta, beraz, birziklatzeko gauzen artean sartu dituzte. Birziklatzeko prestatzeko prozesuan, hain zuzen, eta tamaina handikoaren motaren arabera, zurak eta metal zaharrak ateratzen dira, pilak, sobera dauden oihal-zatiak eta abar, eta hondakinak kudeatzeko baimenduta dauden kudeatzaile desberdinei ematen zaizkie, haiek birziklatzeko.

2021ean, Nafarroako Emausko Trapuketarien giza taldeak, 290 pertsonak eratutakoak, tamaina handikoen 12.475.076 kg bildu zituen guztira, eta haietatik %81,9 berreskuratu egin ziren, berrerabiltzeko edo birziklatzeko, eta %18,1 baino ez ziren baztertu.

Berrerabiltzeko presta daitezkeen objektu guztiak erakundeak egun dituen zazpi salmenta-guneen artean banatzen dira: Berriozar, Artika, Gayarre, Triki Traku, Burlata, Lizarra eta Tuterako merkatutxoak. Hartara, Trapuketariek egiten duten lanaz bizitzeko aukera ematen dute salmentek eta milaka objekturi beste bizitza bat ematen diete.

Azkenean, Joanen amonaren arasak kolore berria hartu du, eta harrera-gelako sarrera apaintzeko ezin hobea izango den vintage altzari baten bila dabiltzan pertsonentzat objektu gutiziatu bihurtu da.

Emausko Trapuketariei buruz gehiago jakin nahi baduzu, irakur dezakezu post hau:

Nafarroako Emausko Trapuketarien 50 urteak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.