Posted

Parkean garatzen ari den landare bihotza

El arte siempre es un buen recurso para lanzar mensajes y para que estos lleguen hasta el subconsciente de la persona receptora, instalándose allí y germinando cual pequeña semilla. Este es el objetivo que se marca el artista Josu Zapata con su obra colectiva "Corazón vegetal", instalada en el recinto de los Depósitos de Mendillorri.

- - - -

Iosu Zapata artistaren lana itxuraz abandonatuak izan diren paisaietan, hondakinen metaketaren eta bazterturik geratzen direnetan oinarritzen da, nagusiki. «Esan dezakegu prekarietatearen estetikak liluratu egiten nauela. Iruñeko Sanduzelai auzoan jaio eta hazi nintzen, tren geltokiaren ondoan, utzikeria paisaia batean. Gainera, lagun baten aita txatar-biltzailea zen. Haren txatartegian estetika horrekiko txundidura sortu zitzaidan».

Hala ere, Donostiako Artelekun lan batzuetan parte hartu zuen arte,  lilura horri ez zion formarik eman. «Halaxe da. Nik uste dut orduan matxinatu egin nintzela. Beti miretsi izan nituen Jorge Oteiza eta hutsik zeuden espazioak sortzeko hark zeukan obsesioa. Donostian ikusi nuen nik sortu nahi nuena justu kontrakoa zela: espazio metagarria».

Hori islatzen duen haren azkeneko lana Mendillorriko ur-biltegien eremuan kokatu zuen, maiatzaren 29an, Iruñerriko Mankomunitateak antolatu zuen 3Ren jaia aprobetxatuz.

Obra 1 m2-ko bihotz handi bat da (erraietako bihotza), sarez eta konpost-betegarriz egina. Bertan, bertaratutako pertsona batzuek landareak erein zituzten, datozen asteetan ernatuko direnak, inolako kontu zehatzik gabe. Horrela, pixkanaka pixkanaka aldatuko da artelana etengabean.

«Lehenik belar txarrak landatzea pentsatu nuen, nik ez ditudalako inoiz txarrak ikusten. Indarra eta erresilientzia besterik ez dut ikusten belar horietan, ia edozein inguru eta egoeratara egokitzeko gai baitira. Baina azkenean piper landareak, zerba lausoak eta abar erosi nituen, belar txar batzuekin nahastu, eta jendeari eskatu nion nahi zuena aukeratzeko eta landatzeko. Era horretan, natura pixkanaka artelanaren jabe egingo da, eta erabakiko du zer forma eman, zer kolore, zer tamaina, etab.».

Margolanak margotzen zituenean egiten zuenaren guztiz kontrakoa. «Bai, ni pintura mundutik nator, non artistak bere obraren itxura fisikoa zehazten duen. Baina, orain, naturarekin lan egiten dudanez, berari uzten diot erabakitzen eta eraikitzen. Izan ere, Gilles Clément-en jarraitzaile sentitzen naiz, eta hark, bere «Hirugarren Paisaiaren Manifestua» n, belarrez betetako errepide bazterrak, hirietako hondar tokiak edo hiriaren eta landaren artean geratzen diren espazioak defendatzen ditu, izaera librekoak direnak, eta giza ekintzek kontrolatu ez dituztenak».

“Belar bihotza” ez da artista honek Mankomunitatearekin elkarlanean egiten duen lehendabiziko lana. Izan ere, 2010ean ere Iruñeko Zitadelako labean bere “Hondar gela” jarri zuen, 5 tona zabor trinkoko iglu bat, artistak gorozki paisaiari buruz egin zuen ikerketarekin lotuta zegoena. Robert Flahertyri egindako omenaldi bat zen berez, “Nanuk eskimala” zinemaren historiako lehen dokumentala zuzendu zuenari.

Horrek Mexikoko ateak ireki zizkion. «Mexikoren garapen iraunkorrarekin konprometitutako diziplina anitzeko talde bat zen Mexiclarteko bazkide batek obra ikusi eta herrialdera bidaiatzea proposatu zidan, lana hara eramateko. Eta hori egin nuen. Nire asmoa sei hilabete pasatzea zen, baina nire egonaldia lau urtera arte luzatu zen, “Txabola nomada” sortu nuelako. Proiektu hark hutsaren eta metaketaren dualtasuna, argitasunarena eta iluntasunarena lantzen zuen; azken finean, kontzeptuaren alderdirik zabalenean dualtasuna lantzen zuen proiektu bat zen. Galeria bat sortu nuen prekarietatetik, gero herrialdeko museo eta erakundeen artean mugitu nuena.

Oso gustuko izan nuen bizipen hura, eta gaur egun ere denboraldiak ematen ditut han. Asko gustatzen zait han aurkitzen dudan sentsibilitate artistikoa. Hemen dagoena ez bezalakoa da. Hemen, batzuetan ahaztu egiten zaigu adierazpen artistikoak izpiritua elikatzen digula. Hura gabe ezingo ginatekeen pandemiatik bizirik atera. Zinema, musika eta abarrak izan ditugu lagun konfinamenduaren garaian. Baina horretaz jada ez gara gogoratzen».

Ahanzturan gera ez dadin, Iosuk sortzen du etengabean eta proiektu berrietan murgilduta dago. «Bai, datorren ikasturtean Ziutadelan jarriko den erakusketa batean lanean ari naiz, baita laster ezagutuko dituzuen beste proiektu batzuetan ere».

Ahanzturan gera ez dadin, Iosuk etengabean sortzen du, eta proiektu berrietan murgilduta dago. «Bai, datorren ikasturtean Zitadelan jarriko den erakusketa batean lanean ari naiz, eta baita laster ezagutuko dituzuen beste proiektu batzuetan ere».

Ekoblog honetan ere arteaz hitz egin dugu maiz, ingurumen sentsibilizazioa lantzeko oso tresna onatzat hartzen baitugu. Behin, bigarren hezkuntzako institutu batek erakusgai jarri zituenak hartu genituen hizpide. Erakusketa hura diziplina anitzeko proiektu handiago baten barruan kokatzen zen (hemen irakurri). Beste post batean nerabeentzako ingurumen-film laburrak egitera bideratutako jarduera baten berri eman genuen (hemen irakurri). Eta beste erakusketa batena, “Nola ausartzen zarete?”, Sandra Uveren erakusketa. Bertan, ingurumen-aktibista eta itsas biologo ziren emakume batzuen bizitza irudikatzen zen (hemen irakurri); txotxongilo-antzerkia sentsibilizaziorako eta mezuak helarazteko tresna bihurtzearena (hemen irakurri); eta balioak irakasteko eta espiritu kritikoa sustatzeko oso erabilgarria zen magia emanaldi batena (hemen irakurri).

Eskulturak, pinturak, arte eszenikoak… eta orain Mendillorriko lorategian isil-isilik eta pazientziaz taupadaka ari den landare-bihotza.

Landarezko bihotzaren garapena:

Kokatu berria

Kokatu berria

2. astea

2. astea

3. astea

3. astea

4. astea

4. astea

5. astea

5. astea


6. astea

6. astea



7.astea

7.astea



9. astea

9. astea

10. astea

10. astea

11. astea

11. astea

12. astea

12. astea

13. astea

13. astea

14. astea

14. astea

15. astea

15. astea

16. astea

16. astea

17. astea

17. astea

18. astea

18. astea

19. astea

19. astea

20. astea

20. astea



Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.