Posted

Edaten dugun ura energia iturria bihurtuta

Energia garbiaren eredu bat da Eguillorko Edateko Uren Tratamendurako Estazioa. 30 urte betetzear dago; horregatik, berritze lanak egin dira eta haietan instalazio guztien berotze- eta hozte-sistema berritzailea jarri da, Artetako iturburutik datorren uraren tenperatura baliatuta dabilena. Horrez gain, instalazioko tenperatura erregulatzea energia elektrikoak abiarazitako bero-ponpa bati esker egiten da, eta energia elektriko hori, eraikinaren estalkian kokatuta dauden plaka fotovoltaikoekin sortzen da, neurri handi batean.

- - - - - -

Artetako iturburua edo sorburua Ollaranen dago, Iruñetik 30 kilometrora. Andia mendiaren barnean dagoen ur geruzatik ura ateratzeko irteera naturaletako bat da, eta bertan biltzen da gutxi gorabehera 100 kilometro koadroko eremu batean erortzen den ura. Goiz bateko paseoan egin daitekeen eremu murriztu batean, iturburua, gatzagak eta Artazulgo zintzurra urak eta denborak harkaitzetan duten eraginaren eta ingurunerako errespetuzkoa den eran baliabideak erabiltzen dituen giza presentziaren adibideak dira. (horri dagokion posta irakurtzeko klikatu hemen)

XIX. mendearen amaieran, iturri eta putzuetako ura, Subitzako iturburukoa eta Arga ibaitik ateratzen zena ez zen nahikoa Iruñeko 30.000 herritarren eskaerari erantzuteko. Izan ere, Osasun Batzordeak 1995eko koleraren eragin handia estolden egoera txarrari, ur eskasiari eta higiene ezari egotzi zion. Horregatik veste iturburu bat bilatzeko premia sortu zen.

1895ean Artetatik ura ekartzen hasteak etxebizitzetara ura iristea ekarri zuen eta hornidura arazoetarako konponbidea izan zen, garai hartako teoria higienisten ildotik. Hori dena aurreko post batean azaltzen genuen. Klikatu hemen

Artetako urak Iruñerria hornitzen jarraitzen du, eta, era berean, Udarbe ibaia elikatzeko eta energia hidroelektrikoa ekoizteko baliatzen da.

1976an ura garbitzeko plantako lehendabiziko eremuak eraikin ziren eta 1992an Eguillorko Edateko Uren Tratamendurako Estazioa ireki zen. Gaur egun Iruñerriko edateko uraren kalitatea bermatzen du.

Beraz, 30 urte betetzear dago. Urte hauetan han egiten diren analisiak kualitatiboki eta kuantitatiboki emendatu direnez, eta ura aztertzeko araudi berriek ekipo berriak erabiltzea eskatzen dutenez, laborategi kimikoak eta mikrobiologiakoak handitu egin behar izan dira tokiari dagokionez. Horregatik, eraberritze-lanak 2020 eta 2021 artean egin behar izan dira, eraikinaren isolamendua hobetzeko eta sortu diren beste behar batzuk betetzeko.

Instalazio guztien berotze- eta hozte-sistema berritzailea jarri da, Artetako iturburutik datorren uraren tenperatura baliatuta dabilena. Instalazioko tenperatura erregulatzea energia elektrikoak abiarazitako bero-ponpa bati esker egiten da, eta energia elektriko hori, era bereaneraikinaren estalkian kokatuta dauden plaka fotovoltaikoekin sortzen da neurri handi batean. 

Eraikinaren klimatizazio berria Europako Stardust proiektuaren barnean dago. Proiektu hori, hain zuzen, eraginkortasun globala handitzera eta bizi-kalitatea hobetzera bideratuta dago, eta bai tokiko ekonomia eta negozio-eredu berriak agertzea suspertzera ere. Europar Batasuneko 2020 Zerumuga ikerketa- eta garapen-programaren finantzaketa jaso du proiektuak. 

Konforta ahalik eta gehiena optimizatzeko, gela bakoitzak giro-tenperaturarako zunda bat du, eta, hartara, banan-banan erregulatu ahal da erabileraren, orientazioaren eta abarren arabera. Zunden eta sentsoreen sistema guztia erregulazio-sistema zentralizatu baten bidez kontrolatzen da. Horrenbestez, berotzeko eta airea girotzeko erabiltzen den energiaren kontsumoa kontrolatu egiten da eta, hartara, eraikinaren ustiapenean gehiegizko kostuak egotea saihesten da. 

Erabirretzako lanek, beraz, laborategia eta bulegoak egokitzeaz gain, eraikinaren inguratzaile termikoa ere hobetu dute. Lan hauek Iruñerriko Mankomunitatearen eta haren zerbitzuak ematen dituen soziedadearen Klima Aldaketarako eta Energiarako Estrategiaren barnean sartu dira.

2021.eko Uraren Nazioarteko Eguna zela eta post serie bat sortu genuen “Ura zer da zuretzat?” lelopean (#water2me). Hauek izan ziren post honekin batera kaleratutako beste post batzuk (klikatu haien gainean):

  1. 1.- Kutsadura akustikoa ozeanoetan
  2. 2.–Gure ibaietako oroitzapenak
  3. 3.- Banku-txartelak, ozeanoetako hondakinetatik abiatuta
  4. 4.- Itsasoaren eta lehorraren artean
  5. 5.- Amatxo, egarriak nago
  6. 6.- Nola ereiten dira hodeiak?
  7. 7.- Nortasun juridikoa ibairako
  8. 8.- Ura funtsezkoa denean norberaren lanerako

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.