Xandi Kreuzeder eta Joao Parrinha artista eta surflariak aldian-aldian etortzen dira Iruñera, beren artelanak erakustera. Bisitetako azkena Askatu ekimenaren kariaz egin dute. Hain zuzen, naturguneak garbitzeko ekintzak defendatzen ditu ekimen horrek, eta Iruñerriko Mankomunitatea ari da garatzen, Ecoembesekin batera. Oraingo honetan, Xandik eta Joaok dozena batetik gora eskultura berri eta handi ekarri dituzte, animalienak eta itsasoan aurkitu dituzten hondakinekin egindakoak. Uztailaren 5a bitartean, Iruñerriko toki desberdinetan kokatuko den erakusketa batean…

Egun batean semeak edo alabak eskatzen badizu ogitartekoa aluminiozko paperik gabe biltzeko, hondakin organikoak gordetzeko ikastetxean konposta egitera eramateko edo etxean sortzen diren hondakinak zehatz jaso eta idazteko, litekeena da ikastetxean ikastetxe iraunkorra izateko lan egiten aritzea.