26.078 txartel-pare ematea, edukiontziak zabaltzeko app bat martxan jartzea, 23.805 bisita etxebizitzetara eta 2.031 merkataritzako establezimenduetara, informazioa edukiontzien ondoan, informazio-gune ibiltariak, hezitzaileak bizikletaz lekualdatzen egunean 6 orduz, ekitaldiak eta bisita gidatuak, herritarrei arreta emateko 682 ekintza eta inkestak egitea. Mankomunitateak baliabide guztiak erabili ditu, edukiontziak zabaltzeko sistema berria martxan jartzea sakon sartzeko gizartean.

Oso aspaldikoa ez den garai batean, “mundua ulertzeko modua erabat iraunkorra zen, errespetu etengabean ekosistemarekiko. Orain bizitza ikusteko modua aldatu dugu, globalizazio-prozesuaren ondorioz, pertsona gehienok ez baitugu ekoizten kontsumituko dugun hori eta horrek ekartzen du ez ohartzea edozein mailatan kontsumitzen dugun hori guztia ekoizteko behar izan diren ahaleginez”. Elur Ulibarrenaren hitzak dira horiek. Iruñeko Erresumako Museo Etnografikoko zuzendariak “Ontziak” izeneko erakusketa aurkeztu digu.

Arkeologiaren arloko profesional batentzat, zabortegi bat, putzu septiko bat edo hondakinak botatzeko balio izan duen beste edozein toki jakintza-iturri da. Izan ere, hondakinak ohiturez, merkataritzez, joerez, sukaldaritzaz, kulturaz… mintzo dira. Nicolás Zuazúa Iruñeko salestarren komentuan egindako arkeologia-lanen arduradunak zabortegi horietatik ateratako aurkikuntzez hitz egin digu.

Lehen zabortegia zena gozatzeko tokia bihurtzera pasatu da Areatzeko meandroa. Horrez gain, Nafarroako lehen CO2 xurgalekua da, Trantsizio Ekologikorako Ministerioan erregistratua eta, orain, 1.075 zuhaitz autoktonoak osaturiko baso berri bat sortu da bertan. Horri esker “Baso Uhartedi” proiektuan sartu da.

Gure natura-ingurune hurbilenean zaborrak biltzean datza LIBERA proiektua. Eremu jakin batzuetan hondakinak biltzen dira, sailkatu egiten dira zuzen prozesatzeko, pisatu eta egokiak diren edukiontzietara botatzen dira. Proiektu honetan parte hartzea herritar orori dagokio, oro har, baina asko dira, arazo honen gaineko kontzientzia berezia izatean, ibaien ertzak, hondartzak eta basoak garbitzera ikasleekin joateko antolatzen diren ikastetxeak.