Gune naturaletan egiten diren paseoek oxigenatzea errazten dute, metabolismoa aktibatzen dute, zentzumenak zorrozten dituzte, giro-berotasuna arintzen dute eta ingurune zaratatsuetatik, besteak beste, hirikoetatik, ihes egitea errazten dute. Arrazoi horiek eta paisaiako beste batzuk aintzat hartuta, Mendillorriko ur-biltegietako paseo botanikoan ibiltzera animatu nahi zaituztegu.

Ingurumenak ere baditu bere influencer sozialak. @sinplastico, @planteaenverde, @esturirafi, @nomedalomismo, @loquemaspuedo, @2ndfunniestthing kideek milaka jarraitzaile dituzte, eta haiei plastikoaren alternatibez, bizimodu ekologiko eta zaborrik gabeaz, erabakiak kontzienteki hartzeaz, modu iraunkorrean bidaiatzeaz eta gainziklapenaz hitz egiten diete, beste gai askoren artean.

Hiriko espazio bat naturalizatzeak esan nahi du ingurunearen biodibertsitatea aberasten duen eta, bizi duten pertsonentzat ez ezik, landare eta animalientzat ere onuragarria den floraz eta faunaz hornitzea. Gure ingurunea naturalizatzeko modu eta estrategia asko daude. Onuretako batzuk kontatuko dizkizugu.

“Ingurumen-aktibista” etiketak bertigoa eragin dezake, erakunde ahaltsuen kanpaina handiei lotzen bazaie, baina ingurumenarekiko konpromisoa erakusteko modu asko daude eta bakar bat ere ez dago beste baten gainetik. Hona hemen aholku batzuk, gure ingurunerako onuragarria den ingurumen-aktibismoa praktikatzeko.

Imagen cosméticos naturales

Larruazalaren gaineko onura ez ezik, ingurumenerako eta egiten dituzten pertsonentzako produktuaren onura edo ez-kaltea bilatzen duten kontsumitzaileen arreta erakartzen dute gero eta gehiago produktu kosmetiko naturalek. Dena den, ez da beti erraza izaten saltzen ari direna egiatan naturala den edo marketin-estrategia baten emaitza den bereiztea.

Consejos para regular el consumo de agua en grifos

Aholku oinarrizkoena iturria gutxi irekitzea da, baina hori batzuetan zaila izaten da eta horregatik Juanjo Iriartek, Emausko Trapuketarien arteko “esku-trebeak”, iturrietako ur-emaria erregulatzen erakutsiko digu bideo labur batean, aholku erraz eta praktikoen bidez.

Badakizu Ezkaba mendian orkideen 34 espezie desberdin aurkitu ditzakegula, batzuk gizaki urkatuen forma dutenak, beste batzuek erle emeak imitatzen dituztenak, beste batzuek gaueko tximeletak erakartzen dituztenak? Eta ez dira gaur Oscar Pérez Anduezarekin, Ezkabako flora zehatz-mehatz ezagutzen duen ingeniariarekin, birtualki bisitatuko dugun naturgune honen bitxitasun bakarrak.

Ezkaba mendia naturaz gozatzeko, atseden hartzeko edo kirola egiteko toki bat da, Iruñearen erdigunetik kilometro eskasera dagoena. Iruñeko nekazaritza-ingeniari tekniko Oscar Pérez Anduezarentzat, gainera, bere azterlanaren xedea da, bertako landareak aztertzen aritzen baita. Bi argitalpenetan, hobeki ezagutuko dugu egiten duen lana eta hirirako birika handi moduan altxatzen den mendi baten hegalak.