COVID-19 gaitzak eragindako alarma-egoeraren ondorioz mundu osoko hirietan NO2 gasaren maila asko jaitsi da. Nitrogeno dioxidoa kasuen %99tan giza jardunaren ondorioz sortzen den kutsatzaile bat da, eta bereziki ibilgailuen motorren errekuntzaren ondorioz. Gas horren beherakadak esan nahi du aire garbiagoa arnasten dugula.

Erronka dibertigarriak, kirol-erronkak, erronka artistikoak… Aste hauetan, konfinamenduko gure denbora betetzea helburu duten proposamen ugari ari da sortzen. Birziklatzeak eta berrerabiltzeak ere erronka dute Ezkabarte ibarretik egin diguten deian: udaberria gure leihoetara eraman behar dugu, jada etxean ditugun materialak erabilita.

Aluminioa ekoizteak gastu izugarria dakar ingurumenerako. Gainera, nahiz eta materiala infinituki birziklatu ahal den, biltzea eta berrerabiltzea batzuetan zaila da. Hori dela-eta, gomendatzen da gutxiago erabiltzeko, batez ere elikagaiak biltzeko.