Badirudi produktu organikoetatik, birziklatuetatik edo era organikoan tindatuetatik abiatuta egindako eta nagusiki tokian bertan fabrikatutako gero eta produktu gehiago eskaintzearen alde egiten ari dela ehunen merkatua.  Esate baterako, multinazional ezagun batek kolore metalizatuen eta tonu pastelen alde egin du udaberri honetarako, eta bai “tie dye” estanpatuaren alde ere. Horiek denak modako joerak dira, baina botila birziklatuetatik edo poliester eta kotoi birziklatutik abiatuta lortu diren ehunak dituzten jantzietan aplikatuta daude. Multinazionalak…

Apirilean, hiriko kaleetan ohikoa dena baino bizikleta gehiago ikusten baduzu, baliteke bizikleta gainean dabiltzan pertsona horiek #30diasenbici erronkan parte hartzen aritzea.

Aurten, Uraren Mundu Egunak “Ez utzi inor atzean” leloa du, eta edateko ona den ura eskuratu eta kontsumitzean diskriminatu eta baztertzen diren 2.100 milioi pertsonarengan jartzen du arreta-gunea.

Bi urtean behin gizarte- eta ingurumen-kontzientziazioari buruzko egungo lehiaketa garrantzitsuenetako bat antolatzen duen ekimena da “Segunda Llamada”. Lehen edizioan, 2009koan, 200 diseinutik gora izan ziren. Azkenekoan, berriz, 2.000 kartel baino gehiago izan dira, 50 herrialdetatik bidalitakoak. Gus Morainslierekin hitz egin dugu, eta 2018ko kartel onenak jarri ditugu ikusgai.

Gaur jaso ditugun istorioak azken hilabete eta asteetan ingurumenarekiko, planeta babestearekiko eta klima-aldaketaren kontra borrokatzearekiko politika konprometituagoen aldeko mugimendu ospetsuetan protagonista izaten ari diren gazteei dagozkie. Ezagutu nahi dituzu?