Itsasoak kutsatzen ari gara. Urte gutxiren buruan penatuko gaituen egoera. Nola har dezakegu kontzientzia halakorik ez gertatzeko? Noiz ohartuko gara honek guztiak berekin dakarrenaz? Irtenbidea gure esku dago.

Turismo iraunkorrak modu eta estilo asko ditu, eta jarrera batzuk izatetik harago da. Bidaiatzeko modu desberdintzat jotzen bada ere, eta oraindik ere gutxienena, dauden aukera askotarikoek adierazten digute bide berri bat dagoela bidaietan esperientzia berriak bilatzen dituzten pertsonentzat.

Irozko zubira

Iruñerriko Ibai Parkeak, paisaia aldetik balio handia izateaz gain, harro egoteko moduko ondarea du animalia espezieei dagokienez. Gabriel Berasateguik eman dizkigu horren gaineko azalpenak, bertan aurki ditzakegun espezieak ezaugarritzen aritu den enpresaren arduradunak.

Gizakiok ur bila ibili gara betidanik eta eskuratzeko irtenbide asko aurkitzen saiatu gara. Baina, bidean, antzinako ezaguerak alde batera utzi ditugu eta ez dugu ikusi ezaguera horiek ekologiari dagozkion neurri batzuk kontuan hartzen zituztela. Azken bolada honetan, berriz, ingeniaritza ekologikoa asko garatzen ari da, naturan bertan gure arazoak konpontzeko irtenbide anitz dagoela ikusi dugulako.