Imagen de Martina P en Pixabay

Zirkuitu profesionaleko etapakako lasterketa iraunkorrena eta zirkularrena izaten saiatzen ari da Vuelta. Aurten, erabilera bakarreko plastikozko botilarik erabiliko ez duen etapakako lehen lasterketa bihurtu nahi du. Horrez gain, “Tropel berdea” berraktibatuko du, beira birziklatuarekin egindako garaikurrak banatuko ditu, ehun-material berreskuratuetatik abiatuta egindako maillotekin sarituko ditu liderrak, ibilgailu elektrikoen alde egingo du, pilak eta lanparak bilduko ditu, eta kafea kartoizko edalontzietan banatuko du. Ez dago zalantzarik: iraunkortasuna lortu beharreko helmugatzat jotzen du lasterketak.

Arkeologiaren arloko profesional batentzat, zabortegi bat, putzu septiko bat edo hondakinak botatzeko balio izan duen beste edozein toki jakintza-iturri da. Izan ere, hondakinak ohiturez, merkataritzez, joerez, sukaldaritzaz, kulturaz… mintzo dira. Nicolás Zuazúa Iruñeko salestarren komentuan egindako arkeologia-lanen arduradunak zabortegi horietatik ateratako aurkikuntzez hitz egin digu.

Gure natura-ingurune hurbilenean zaborrak biltzean datza LIBERA proiektua. Eremu jakin batzuetan hondakinak biltzen dira, sailkatu egiten dira zuzen prozesatzeko, pisatu eta egokiak diren edukiontzietara botatzen dira. Proiektu honetan parte hartzea herritar orori dagokio, oro har, baina asko dira, arazo honen gaineko kontzientzia berezia izatean, ibaien ertzak, hondartzak eta basoak garbitzera ikasleekin joateko antolatzen diren ikastetxeak.

San Juan-Donibane ikastetxe bateratuko Ehunezko eta Larruzko Artikuluen Konponketako Oinarrizko Graduko ikasleek bi erronkari erantzun nahi izan zieten: “Zer egin ikastetxeetan jasotzen den arropa galduarekin?” eta “Nola nabarmentzen dugu bigarren eskuko arroparen garrantzia gazteen artean eta nola bultzatzen ditugu gazteak kontsumo arduratsuagoa egitera?”
Hala jaio ziren hiru proiektu desberdin: FRUSTRATION FASHION, @outifitrapero eta FOREST ON MARS.

Imagen de PublicDomainPictures en Pixabay

Egunero-egunero 8 milioi tona hondakin iristen dira ozeanoetara. Kalkulatzen denaren arabera, 2050ean plastiko gehiago egongo da ozeanoetan arrainak baino. Hori horrela izanik, itsas hondakinekin egindako banku-txartel bat merkaturatu behar dela jakitea (tradizionalki oso zailak izan dira birziklatzeko) positiboa da berez, baina, era berean, kezkagarria. Izan ere, alde batetik, esperantzagarria da jakitea norbait hondakin horiek biltzen aritzen dela eta beste erabilera batzuk ematen, baina, bestetik, kezkagarria da egiaztatzea gure plastikoekin itsasoak itotzen jarraitzen dugula.

Ilea eta garbitegietako lehorgailuetan gelditzen diren beste ehun-hondakin batzuk (ilauna) beti hala tratatu izan dira, ezertarako balio ez duen hondakin moduan. Orain, ordea, Elisava Bartzelonako Diseinu eta Ingeniaritza Unibertsitateko Eskolako ikasleek, GirbauLab garbitegi-industriako berrikuntza-plataforma irekiarekin elkarlanean, baliabide bihurtu ahal izatea ahalbidetu dute, kartoiaren antzeko material bilaka daitekeena.
Material berri horrek Clint izena du eta papergintzaren industrian erabiltzen da, papertegian eta bilgarrietan, besteak beste. Gainera, beste aplikazio batzuk aztertzen ari dira, adibidez, pendriveen karkasak egitea.

Liburuak ez dira betiereko egoten ez liburu-dendetako ez eta argitaletxeetako apalategietan. Katalogotik kanpo egotera igarotzen dira eta bai halako beldurra eragiten duen garbitzeko prozedurara ere, edo bestela esanda, kentzeko edo, are gehiago, suntsitzeko gertu dauden aleak hautatzera. “Liburu libreak” erakusketak ahanzturatik salbatu ditu liburu horietako zenbait eta eskultura txiki bihurtu ditu. Hartara, haietako istorioak, pertsonaiak eta paisaiak biziberritu egin dira, ikus-entzuleengana iritsi dira eta literaturari eta, oro har, arteari berezkoa zaion magian bildu dituzte.

Vik Munizek birziklatu, berrerabili, berriro pentsatu eta berriro interpretatzen du. Herritarron imajinarioan dauden lan ikonikoak erreferentziatzat hartzen ditu eta berriro egiten ditu, oso bereziak diren materialak eta teknikak erabilita. 2021eko martxoa arte haren erakusketa ikusgai izango da Nafarroako Unibertsitatearen Museoan

2008ko krisi ekonomikoak premia gorrian bizitzera bultzatu zituen pertsona asko. Cáritas erakundeak, jantoki eta beste zerbitzu sozial batzuek erabiltzaileen kopurua emendatzen ikusi zuten, eta Elikagaien Bankuak bere bilketak biderkatu zituen, handitzen zihoan eskaerari erantzuteko. Hori hala zen arren, supermerkatuetan eta saltoki handietan elikagai asko botatzen zituzten, iraungitzeko zorian egoteagatik edo akatsen bat edukitzeagatik. Saltzeko egokiak ez ziren elikagaiak ziren; bai, ordea, kontsumitzeko. Hala jokatuta hondakin-bolumen handia sortzen zela ikusirik, eta bere zerbitzuen bidez herritarren bizi-kalitatea hobetzeko etengabeko saiakeran, Iruñerriko Mankomunitateak elkarlan estuari ekin zion Nafarroako Elikagaien Bankuarekin. Geroztik, dendetako eta saltoki handietako elikagai-soberakinak bildu egiten dira, banku horretara bideratzeko. Esperientzia aitzindaria izan zen horrek 10 urte bete ditu.

Gero eta gehiago dira ingurumenaren eta birziklapenaren gaineko kontzientzia duten pertsonak. Azken 20 urteetan, aurrerabide handia egin da sentsibilizazioaren arloan, baina oraindik edukiontzi okerrera botatzen diren produktu asko dago, zenbaitetan ezjakintasun hutsarengatik. Kristalezko edalontzia beira-edukiontzira bota behar da? Paper zikina organikoen edukiontzira? Tetrabrikak, kartoien ala ontzien edukiontzira? Horiek eta askoz ere gehiago dira etxebizitza askotan sortzen diren zalantzak.